Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Beste urte batez EHZ-k arrakastaz eta zarataz bete zituen orain dela hamabost egun Heletako bazterrak. 700 laguntzaile baino gehiagoren laguntzaz aurrera ateratzen den festibal eredugarri honek ez gaitu inoiz gosez uzten, eta aurten ere denetik bizitzeko aukera eman digu bertaratu garen guztioi. Berbaizuren eskutik hurbildu ginen dozena lagunek ederki gozatu genuen, nahiz eta txandaren bat bestea baino luzeagoa egin... Kontzertuen aukerak, ostiraleko kantzelazio eta guzti, denok asetzeko bidea eman zuen, eta baten bat aipatzearren, gaur bertan Berrian elkarrizketa egin dioten Rac...


Prest! aldizkariak ehun zenbaki bete ditu eta marka garrantzitsu hori ospatzeko uda  honetarako kamiseta mundialak jarri ditu salgai. Hainbat kolore eta hainbat talla daude aukeran.                                                             Umeen kamisetek 10€ balio dute eta nagusienek 12€. Pasa zaitezte Berbaizuren lokaletik eta eskuratu zu...


Giro oso polita solstizio gauan!Umeek eta gazteek euren ikasturteko liburu, apunte eta abarretakoak sutara bota zituzten eta beste batzuk  paperetan sekretuan apuntatutako eskaerak.Musika, tailerrak, azoka, txalapartariak eta betiko txorizoa eta txokolatada guztiontzat egon zen! Ondoren suak bere indarra galdurik, jendea salto egiteari ekin zion, bat, bi, hiru... GORA SAN JUAN!argazki gehiago HEMEN


Aurten ez gara motz geratu eta hainbat gauza egiten ibili gara, beti ere gogo, nahi eta elkarlan hitzak azpimarratuz.Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak ikasleen partehartzea bultzatzen du hainbat ekintza eta lehiaketa ikasturtean zehar burutuz: pegatina lehiaketa, marrazki lehiaketa, euskararen eguna, mikroipuinak... Gero ere Berbaizuk zentro bakoitzari eskeintzen dien jardueren zerrenda eskuragai dute: Bilbo eta Euskararen hiri ibilbidea, euskara elkarte bat zer den?, tailerrak...Azkenengo bilera izan da gaurkoa, eta hurrengo ikasturteari begira egitasmo berriak martxan ja...


Karraspio hondartzan egin genuen surf ikastaroa Dzingua elkartearekin maiatzaren 23. Eguna nahiko ondo atera zen: eguraldi ona eta ume asko. Bi taldetan banatu ginen eta batzuk surf egin bitartean besteak bolley-ballean egon ziren eta ondoren aldaketa. Ikastaroan hainbat monitore zeuden gurekin eta zenbait joku egin ziren uretan. Ondo egon zen olaturik askorik egon ez arren eta horrez gain, danak moreno moreno!!


Aurten uztailaren 19tik 30era Berbaizu Euskara Elkartearen Txantxiku Astialdi Taldeak Acedo kanpinean  (Nafarroa) egingo ditu udalekuak. Informazio bilera ekainaren 24an izango da arratsaldeko 19:00etan Bidarten.* kontaktua: txantxikunet@hotmail.com                                   


Beste behin ere, Deustutik laguntzaile taldetxo bat joango gara! Bi aukera daude: egun baten bi txanda edo bi egunetan lau txanda.Hemen egitaraua:http://www.ehz-festibala.com/ 94 447 10 42 - berbaizu@euskalnet.net


Pasadan ekainaren 2an Irakurlearen Txokoan 13-15 pertsona bildu ginen Fermin Etxegoienekin, bere Autokarabana eleberriaren gaineko tertuliatxoa zabalduz. Oso pertsona hurbila eta jatorra iruditu zitzaigun Fermin, eta fikzio istorio honen gaineko hainbat zalantza, desadostasun edota kritikak aski lasai komentatu ziren.


Aurten ere, Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak II.mikroipuin lehiaketa antolatu du.Ikasleen trebezia, sormena, hizkuntza aberastasuna eta orijinaltasuna kaleratzeko asmoz, 20 lerrotan pasartetxo bat kontatzea da lehiaketaren helburua. Ikasturte honetan,  Deusto Eskola, Ibarrekolanda, San Inazio Eskola, Deustuko Ikastola eta San Inazio zentroek parte hartu dute, guztira 76 mikroipuin. Epaimahaia Berbaizuko hiru kide izan dira.Irabazleek aukera izango dute iraileko PREST! aldizkarian tartetxo bat izatea eta ondoren, Euskararen Egunari begira, jasotako ipuintxo guztiak lib...


Egun hauetan Deustuko Gazte Alai astialdi taldeko begiraleek, Berbaizuren Txantxiku astialdi taldekoekin batera, Ttakun elkarteak eskaintzen duen lau orduko Hezitzaileek asko egin dezakete ikastarotxoa egin dute. Pasadan urtean Topaguneak, hainbat euskara elkartek eta Ebete Hizkuntza Zerbitzuek diseinatutako "Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez" prozedurari jarraituz, abian jarri genituen hainbat harreman Deustuko beste elkarte batzuekin. Landutako hitzarmenen artean, Gazte Alai astialdi taldearekin adostu genituen hainbat atal eta horien artean bat, taldeko he...