Asteazken honetan Irakurlearen Txokoan Fermin Etxegoien eta Autokarabana. Hemen, hemen eta hemen liburuari buruzko zenbait.
Azken hileotan Ibarrekolandako institutuan eta Deustuko Ikastolan ibili gara DBH4 mailako ikasleekin euskara elkarteen gaineko jakingarriak lantzen: zer egiten dugun, zertarako sortu diren, zein helbururekin, nortzuk biltzen dituzten... dena formato dinamiko eta umerotsu batean. Hizkuntzarekiko sentsibilizazioa lantzea da xedea, eta elkartearen esperentziatik abiatuta hausnarketa txiki bat bultzatu nahi izan dugu gazteekin. Hasiera batean harridura izan da nagusi, baina berehala hasi izan da eztabaida eta iritzi trukaketa: "Bai, baina Bilbo erdalduna da” diño batek ,...
Ane eta Amaiaren eskutik:">
Orain arte ikusgai izan dituzue apirilak 24ko bideotxo batzuk, oraingoan... egunean zehar ateratako argazkiak!hemen IKUSGAI!
Maiatzak 23, igande honetan, eguerdiko 12.00etan Plaza Eliptikatikhttp://kaleakaske.blogspot.com/
Pasadan apirilaren 24ko Kulturgileen Plazan Tunisiarako bidaiaren zozketa egin zen.Urduritasuna edonon, azarotik karteran gordeta geneukan zenbakia ateratzeko irrikaz. Umeak, Amaiur eta Berbaizukide batekin batera, zenbakiak kantatzen hasi ziren, baina han geundenotatik inork ez zuen eguneko zortea izan.Gure sorpresa, hurrengo astelehen goizean zenbakiak blogean publikatu ondoren, PATXI EREZKANO jauna poz pozik agertu zenean bere papeleta irabazlearekin!ZORIONAK!zenbaki sariduna: 1282 Izargi Bidaiak-eko ordezkaria eta Patxi Erezkano zenbaki sariduna eskuan.
Bukatu da aurtengo patinatzaileen ikastaroa! Oso gustora ibili dira, batez ere azkenengo egun eguzkitsuetan.Euskalduna zubi azpian dagoen pistara heldu, euren patinak jantzi eta leku batetik bestera patinatzen hasten dira berotzeko. Ondoren, irakaslearen azalpenei jarraitu eta ordubetez gogotsu ibiltzen dira gure neskak!Zero mailan hasi ziren urrian, hobekuntza maila egitea erabaki zuten martxotik aurrera, eta hurrengo ikasturtean jarraitzeko asmoa dute!Jakin ere, lehen aldiz probatu nahi duzuenentzako aukera izango duzuela irailean, zero mailan hasteko taldea sortuz gero.1,2,3... pat...
Aurten ere arrakasta haundiz ospatu da Arangoitiko Euskal Jaia. Hitzaldiak, Kalejirak, Kantuak, Emanaldiak, jolasak, giro ona, kantuak, jende asko, batukada, txapelketak, pailazoak, joaldunak, tailerrak... eta euskara barra barra.Hona hemen larunbateko (maiatzak 8) herri-bazkariko giroa:Eta gehiago hemen ikusgai.Arangoitin ere euskararen bideak zabalduz. Zorionak!
Ainhoaren eskutik:
">
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.