Deustualdeko gazteei KUKU bat egin
Azken hileotan Ibarrekolandako institutuan eta Deustuko Ikastolan ibili gara DBH4 mailako ikasleekin euskara elkarteen gaineko jakingarriak lantzen: zer egiten dugun, zertarako sortu diren, zein helbururekin, nortzuk biltzen dituzten... dena formato dinamiko eta umerotsu batean.
Hizkuntzarekiko sentsibilizazioa lantzea da xedea, eta elkartearen esperentziatik abiatuta hausnarketa txiki bat bultzatu nahi izan dugu gazteekin.
Hasiera batean harridura izan da nagusi, baina berehala hasi izan da eztabaida eta iritzi trukaketa: "Bai, baina Bilbo erdalduna da” diño batek , “Euskara
komunikatzeko beste hizkuntza bat baino ez da” beste
batek , “sentimendu bat da”
gelako atzeko partetik ere entzuten da…
Euskaraz bizitzea, bide ezberdinetatik abiatuta ere, posible dela eta batzuk horrela egiten saiatzen direla mahai gainean jartzea da helburu nagusia, eta alde horretatik interesgarriak eta probetxugarriak izan dira saioak oso.
Ibarrekolandako Institutuko eta Deustuko Ikastolako gazteak
Beste jarduera interesgarri bat ere Ibarrekolandako
Institutuko EGA ikasleekin egindako Hiri Ibilbidea da. Pedro eta Aitor Zuberogoitia anaien "Bertan Bilbo" liburuan
oinarrituz egindako ibilbidea dugu honakoa.
Hiriko kaleak zeharkatzeaz bat, XX. mendeko pasarte zehatzak kontatu eta Bilboren eta euskararen arteko harremana ibilbide luzekoa dela azaltzen da, historia sozialaren, espazioaren, hizkuntzaren eta hiriaren irudiaren arteko loturak landuz. Eta aldi berean gure hiriarekiko eta hizkuntzarekiko ikuspegiak jorratuz.
Areatzan Balendin Enbeitaren eskulturaren aurrean Ibarrekolandako ikasleekin
Udazkenean burutu genuen lehen Hiri Ibilbidea oinarri hartuta, hona Ibaizabal telebistak eginiko saioa:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: