Kategoria: deustuko_ikastola
Orain dela astebete aurreratu bezala, azken egunontan aurkezpen publikoa egin du Deustualdean sortu berria den Elorri Bertso Eskolak. Asteazkenean izan zen, ekainaren 8an, Deustuko Ikastolan. Eta hantxe, orain dela bi aste Ibarrekolandako Kontserbatorioan bezala, Elorriko gazteek bertsotan polito egin eta gustora aritzen direla erakutsi ziguten bertaratutako guztiei. Bertsoen ostean, nola ez, mokadutxoarekin ospatu genuen bertsolari eta bertsozaleok Elorriren jaiotza eta kalerako saltoa. Ea horrelako beste saio asko datozen!Hemen bertso-saioko beste argazkiren bat.
Deustualdean Elorri Bertso-Eskola Elkartea sortu dugu, batez ere, gazteen artean bertsolaritza sustatzeko helburuarekin. Etxahun Lekue izango da irakaslea.Eskolaren aurkezpen ekitaldia ekainaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Deustuko Ikastolan. Patxi Erezkano Elkartearen sustatzailea
Aurten ere, Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak II.mikroipuin lehiaketa antolatu du.Ikasleen trebezia, sormena, hizkuntza aberastasuna eta orijinaltasuna kaleratzeko asmoz, 20 lerrotan pasartetxo bat kontatzea da lehiaketaren helburua. Ikasturte honetan, Deusto Eskola, Ibarrekolanda, San Inazio Eskola, Deustuko Ikastola eta San Inazio zentroek parte hartu dute, guztira 76 mikroipuin. Epaimahaia Berbaizuko hiru kide izan dira.Irabazleek aukera izango dute iraileko PREST! aldizkarian tartetxo bat izatea eta ondoren, Euskararen Egunari begira, jasotako ipuintxo guztiak lib...
Azken hileotan Ibarrekolandako institutuan eta Deustuko Ikastolan ibili gara DBH4 mailako ikasleekin euskara elkarteen gaineko jakingarriak lantzen: zer egiten dugun, zertarako sortu diren, zein helbururekin, nortzuk biltzen dituzten... dena formato dinamiko eta umerotsu batean. Hizkuntzarekiko sentsibilizazioa lantzea da xedea, eta elkartearen esperentziatik abiatuta hausnarketa txiki bat bultzatu nahi izan dugu gazteekin. Hasiera batean harridura izan da nagusi, baina berehala hasi izan da eztabaida eta iritzi trukaketa: "Bai, baina Bilbo erdalduna da” diño batek ,...
Aurtengo SMS lehiaketan partaidetza handia egon da, 84 mezu inguru jaso ditugu! Gure gazteek, oraingoan ere, euren gaitasuna erakutsi digute mezu laburrak idazteko orduan, ZORIONAK guztiei! SMS lehiaketaren irabazleak: 1go SARIA: ANE LOPEZ MENDIZABAL DBH2, San Inazio BHI: “san ezk, san ezan, byn san skraz” (Esan ezak, esan ezan, baian esan euskaraz) 2. SARIA: ALEM DURAN DBH1-F, Ibarrekolandako Institutua: “htz t ptz skrz htz gn, et man 5ekoa skri!” (hitz eta pitz euskaraz hitz egin, eta eman bostekoa euskarari!) 3. SARIA: LOREA MURILLO DBH4, Ibarrekolandako...
Aurten Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak (bertako hezkuntza zentro ia guztiak biltzen dituen koordinadora) berriz ere pegatina lehiaketa antolatu du Euskararen Egunari begira. "Emon bostekoa euskarari" lemapean Ibarrekolanda Institutua, Deustuko Ikastola eta San Inazio Institutuko ume eta gazteek pegatina ereduak aurkeztu dituzte. Irabazlea Jon Ander Torres (Ibarrekolanda, 4.E) gaztea izan da, ZORIONAK! Pegatina bikaina egin duzu! Badakizu zure saria pegatina bera izango dela, eta ez hori bakarrik, Euskararen Egunean (abenduak 3) kal...