DEUSTUALDEKO ESKOLEN PEGATINA LEHIAKETA

2

Aurten Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak (bertako hezkuntza zentro ia guztiak biltzen dituen koordinadora) berriz ere pegatina lehiaketa antolatu du Euskararen Egunari begira.  "Emon bostekoa euskarari" lemapean Ibarrekolanda Institutua, Deustuko Ikastola eta San Inazio Institutuko ume eta gazteek pegatina ereduak aurkeztu dituzte.

Irabazlea Jon Ander Torres (Ibarrekolanda, 4.E) gaztea izan da, ZORIONAK! Pegatina bikaina egin duzu! Badakizu zure saria pegatina bera izango dela, eta ez hori bakarrik, Euskararen Egunean (abenduak 3) kalera aterako diren guztiek eroango duten ikurra izango dela! EMAN BOSTEKOA EUSKARI!

Miel Aingeru

Miel Aingeru 2008-10-31 12:37 #1

Miguel Angelen Capilla Sixtina gogorarazten du. Irudi lantalderako fitxatu beharko dugu penomeno hau, ez?<br>

Txikipekes de Chernóbil

Txikipekes de Chernóbil 2009-12-02 23:27 #2

<p>Gure blog-ean ere, azalduko gara lelo honekin, Txikipekes de Chernobil-ek ere Eman bostekoa eukarari baidiotso! Bihar materiale berria azalduko da. </p>

<p>Zorionik beroenak zuen blog-agatik bizi-bizi baita!</p>

<p>Deustuko udarako familia hartzaile bat. </p>


Utzi iruzkina: