Deustualdeko Euskararen Unibertsoak antolatuta eta Elorri Bertso Eskolaren eta gure elkartearen partehartzeaz, ostiralean goizeko 10:30tan Bertso Saio mundialaz gozatzeko aukera Ibarrekolandako Kontserbatorioan!Ekitaldi berean 2.012ko III. Mikroipuin Lehiaketako Sari Banaketa burutuko da.Etorkizuneko Deustualdeko bertsolari eta idazle gazteen orainaz gozatzeko aukera ederra beraz ostiral goizez!


Aurtengo SMS lehiaketan partaidetza handia egon da, 84 mezu inguru jaso ditugu! Gure gazteek, oraingoan ere, euren gaitasuna erakutsi digute mezu laburrak idazteko orduan, ZORIONAK guztiei! SMS lehiaketaren irabazleak:  1go SARIA: ANE LOPEZ MENDIZABAL DBH2, San Inazio BHI:   “san ezk, san ezan, byn san skraz” (Esan ezak, esan ezan, baian esan euskaraz) 2. SARIA: ALEM DURAN DBH1-F, Ibarrekolandako Institutua: “htz t ptz skrz htz gn, et man 5ekoa skri!” (hitz eta pitz euskaraz hitz egin, eta eman bostekoa euskarari!) 3. SARIA: LOREA MURILLO DBH4, Ibarrekolandako...


Aurten Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak (bertako hezkuntza zentro ia guztiak biltzen dituen koordinadora) berriz ere pegatina lehiaketa antolatu du Euskararen Egunari begira.  "Emon bostekoa euskarari" lemapean Ibarrekolanda Institutua, Deustuko Ikastola eta San Inazio Institutuko ume eta gazteek pegatina ereduak aurkeztu dituzte. Irabazlea Jon Ander Torres (Ibarrekolanda, 4.E) gaztea izan da, ZORIONAK! Pegatina bikaina egin duzu! Badakizu zure saria pegatina bera izango dela, eta ez hori bakarrik, Euskararen Egunean (abenduak 3) kal...


Azken iruzkinak