Aurtengo SMS lehiaketan partaidetza handia egon da, 84 mezu inguru jaso ditugu! Gure gazteek, oraingoan ere, euren gaitasuna erakutsi digute mezu laburrak idazteko orduan, ZORIONAK guztiei! SMS lehiaketaren irabazleak:  1go SARIA: ANE LOPEZ MENDIZABAL DBH2, San Inazio BHI:   “san ezk, san ezan, byn san skraz” (Esan ezak, esan ezan, baian esan euskaraz) 2. SARIA: ALEM DURAN DBH1-F, Ibarrekolandako Institutua: “htz t ptz skrz htz gn, et man 5ekoa skri!” (hitz eta pitz euskaraz hitz egin, eta eman bostekoa euskarari!) 3. SARIA: LOREA MURILLO DBH4, Ibarrekolandako...


Aurten Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak (bertako hezkuntza zentro ia guztiak biltzen dituen koordinadora) berriz ere pegatina lehiaketa antolatu du Euskararen Egunari begira.  "Emon bostekoa euskarari" lemapean Ibarrekolanda Institutua, Deustuko Ikastola eta San Inazio Institutuko ume eta gazteek pegatina ereduak aurkeztu dituzte. Irabazlea Jon Ander Torres (Ibarrekolanda, 4.E) gaztea izan da, ZORIONAK! Pegatina bikaina egin duzu! Badakizu zure saria pegatina bera izango dela, eta ez hori bakarrik, Euskararen Egunean (abenduak 3) kal...