II. MIKROIPUIN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
Aurten ere, Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak II.mikroipuin lehiaketa antolatu du.
Ikasleen trebezia, sormena, hizkuntza aberastasuna eta orijinaltasuna kaleratzeko asmoz, 20 lerrotan pasartetxo bat kontatzea da lehiaketaren helburua.
Ikasturte honetan, Deusto Eskola, Ibarrekolanda,
San Inazio Eskola, Deustuko Ikastola eta San Inazio zentroek parte hartu dute, guztira 76 mikroipuin. Epaimahaia Berbaizuko hiru kide izan dira.
Irabazleek aukera izango dute iraileko PREST! aldizkarian tartetxo bat izatea eta ondoren, Euskararen Egunari begira, jasotako ipuintxo guztiak liburuxka batean bilduko dira egun horretan banatzeko.
Hemen irabazleak, ZORIONAK!
GORANE PEREZ, Intxixu Ikastola (6.maila)
Jon eta bere burutazioak
Bazen behin mutiko bat Jon
izenekoa klasean bere gauzetan pentsatzen zegoena, andereñoa gauza bat azaltzen
ari zen bitartean. Orduan andereñoak Joni galdetu eta ez zekienez erantzuna,
ilargian zegoela esan zion. Horregatik kalera joateko eta Ilargiaberari
ekartzeko proposatu zion.
Orduan Jon pasilloan zegoela paretari ostikoak jotzen hasi zen. Bat batean,
Jonek buelta eman eta…
-Zer zaude egiten ni jotzen ? Nik ez
dizu ezer egin- esan zuen paretak.
–Ja, baina andereñoak
kanporatu nau eta ez zeukan arrazoirik- erantzun zuen Jonek.-Gainera, ilargia berari
eramateko esan dit.
-Hori esan dizu, seguru? Zatoz,zatoz, gurutzatu nazazu.
Jonek kasu egin eta pareta gurutzatu zuen. Orduan mutikoa ilargian agertu
zen.
-A!! non nago? Uste dut ilargian nagoela!! Berehala konturatu zen andereñoak eskatu zionaz.
-Badakit!!! Ilargiko harri bat hartuko dut eta eramango diot ia zer esaten duen.
Orduan harria eskuan hartuta eskolara bueltatu zen.
Klasean sartu eta andereñoa harrituta gelditu zen:
-Zer da hori, Jon?
-Ilargira joan eta zuk eskatutakoa ekarri dizut.
-Ai Jon!! zu eta zure
burutazioak .
OLATZ ALONSO, San Inazio (DBH2)
Ikusmen ordez, entzumen
Riiiing!
Mikelen sakelako telefonoaren alarma,
ohetik altxatzeko abisatzen nauena.
Begiak zabaldu eta beti bezala dena ilun,
dena beltz.
Ohetik altxatu, komunera joan eta txxxxx!
Goizero soinu berdina,
momentu berdinean.
Beti bezala, jantzi eta gosaldu ondoren,
ding, dong!
Ateko txirrina. Korrika batean kristal beltzeko
betaurrekoak hartu
eta atea zabaltzera noa.
June da, klase batera joateko galdezka.
Klaserako bidean, klan, klan, klan, klan!
Takoidun pausu
batzuk korrika gure atzetik.
Buelta eman, eta Irantzu dabil korriketan.
Besotik
heldu, eta hirurak batera goaz klaserantz.
Tik, tak, tik, tak… Orduak eta orduak pasa
ostean
azkenean lau t’erdiak heldu dira. Riiiiing! entzun eta
jende mordoa
hasten da pasabidetik oihuka;
Klaseak amaitu diren seinalea.
Etxera heltzean, auzokoen txunda, txunda!
entzuten da,
beti bezala. Baina horrela ez da dena geratuko: Tariro, tariro…
Nik nire musika bolumen osoan jartzen dut!
Orain musika nahaste arraro bat
agertu da:
txuntariro, txuntariro!
Egunero bezala, nahaste honekin konformatu
beharko!
Tik, tak, tik, tak… Orduak pasa eta gaua
heldu da,
lo egiteko momentua.
Riiiing! Mikelen sakelako telefonoaren
alarma,
ohetik altxatzeko abisatzen nauena.
MAIALEN EZKURRA, Deustuko Ikastola (DBH3)
Saguzarra
Saguzarra eta ni lagun handiak gara. Gero eta gutxiago ikusten dugu elkar, baina sarritan idazten dizkiogu gutunak batak besteari. Oso gogoko dut eskutitzak idaztearena, hala izan zen eta, elkar ezagutzearen arrazoia.
Oraindik gogoan dut zazpi urte bete nitueneko gau hura. Etxean nengoen familiakoekin, eta halako batean, jaten ari nintzen bitartean, hortz bat erori zitzaidan. Pozaren pozez nengoen, eta oheratzerakoan, burkoaren azpian utzi nuen hortza. Beti egin ohi den bezala, mesanotxeko argia piztuta utzi nuen, saguzarra nigana etor zedin. Gau hartan, desio bat eskatu nuen: saguzarra ezagutu ahal izateko desioa. Honela lokartu nintzen, desira buruan nuela. Hurrengo goizean, eskua burko azpian sartu eta non eta gutun bat aurkitu nuen. Zera zihoen: hurrengo hortza erortzen zaizun gauean, itxaroidazu itzarrik. Eta hala egin nuen. Erdi lokarturik egon arren, ez nituen begiak behin ere itxi, eta gauerdi aldean, saguzarra agertu zen. Hasieran mutu geratu arren, segituan hasi ginen geratu gabe hitz egiten. Bere etxera gonbidatu ninduen, eta ezetz asmatu zerez zegoen eraikita: hortzez! Guztiz harriturik nengoen, hortz bakoitzak distira izugarri bat isurtzen zuen eta.
Egun hartatik aurrera, erortzen zitzaidan
hortz bakoitzean ikusten genuen elkar, eta beti ezberdin zegoen bere etxera
gonbidatzen ninduen. Orain, hortz guztiak eroriak dauzkat,
eta lantzean behin baino ez gara elkarrekin egoten. Baina gutunak, bata bestearen atzetik idazten ditugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: