Ikastetxeetan ere AHTri desobeditu! lelopean bihar, Maiatzaren 5ean, “Mugitu! Eguna” egiteko deialdia zabaldu du Abiadura Handiko Trenaren (AHT) auzian desobendientzia zibila bultzatu asmoz diharduen Mugitu! Mugimenduak eta Euskal Herriko hainbat ikastetxeetako ikasleekin elkarlanean prestatzen ari da. Hori dela eta, bihar ikastordu bateko paroa egiteko eta egun horren harira antolatuko diren ekintza desberdinetan parte hartzeko dei egiten die ikasle guztiei Mugitu! Mugimenduak. De esta manera Mugitu está colaborando con varios grupos de estudiantes, de manera que se prevee que se reail...


Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak azken bi urteotako Mikroipun Lehiaketan jasotako ipuinen 500 bilduma kaleratu ditu.  Lehiaketetako irabazleez gain, guztira Deustuko Ikastola, San Inazio BHI, Intxixu, Deusto eskola, Ibarrekolanda eta San Inazio LHI  zentroetako 78 ikaslek idatzitako beste hainbeste mikroipuin biltzen ditu bildumak. Berbaizuk eskura ditu ale batzuk, beraz, inork bat eskuratu nahi baldin badu pasa lokaletik. Lehenengo hamarrei alea doan, (hurrengoak euro batean). Berbaizukideen artean , gurekin kontaktuan jartzen diren lehene...


Aurten ez gara motz geratu eta hainbat gauza egiten ibili gara, beti ere gogo, nahi eta elkarlan hitzak azpimarratuz.Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak ikasleen partehartzea bultzatzen du hainbat ekintza eta lehiaketa ikasturtean zehar burutuz: pegatina lehiaketa, marrazki lehiaketa, euskararen eguna, mikroipuinak... Gero ere Berbaizuk zentro bakoitzari eskeintzen dien jardueren zerrenda eskuragai dute: Bilbo eta Euskararen hiri ibilbidea, euskara elkarte bat zer den?, tailerrak...Azkenengo bilera izan da gaurkoa, eta hurrengo ikasturteari begira egitasmo berriak martxan ja...


Aurten ere, Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak II.mikroipuin lehiaketa antolatu du.Ikasleen trebezia, sormena, hizkuntza aberastasuna eta orijinaltasuna kaleratzeko asmoz, 20 lerrotan pasartetxo bat kontatzea da lehiaketaren helburua. Ikasturte honetan,  Deusto Eskola, Ibarrekolanda, San Inazio Eskola, Deustuko Ikastola eta San Inazio zentroek parte hartu dute, guztira 76 mikroipuin. Epaimahaia Berbaizuko hiru kide izan dira.Irabazleek aukera izango dute iraileko PREST! aldizkarian tartetxo bat izatea eta ondoren, Euskararen Egunari begira, jasotako ipuintxo guztiak lib...


                             ARANTZABELA IKASTOLA, 5. mailako BLOGA: bertso kontuak                          ARMENTIA IKASTOLA: BERTXILIKA bertso-eskola eta ikastolako bertso kontuak


TALDE ARGAZKIAK   ARANTZABELA IKASTOLA 5. A   ARANTZABELA IKASTOLA 5.B   ABENDAÑO IKASTOLA. 6.A ABENDAÑO IKASTOLA. 6.B ABENDAÑO IKASTOLA. 6.D


Baziren hiru txerri Amaren altzora Eta gainera zeuden Etxean gustora Amak egin nahi zuen Beraiekin proba Ta bidali zituen Etxetik kanpora   Txikiak egin zuen Guztiz lastozkoa Eta ertainak berriz Bat egurrezkoa. Handiak azkenean Dena harrizkoa Bakoitzak egin behar Bere etxetxoa   Gazteena joan zen Etxea egitera Lastozkoa zen eta Txikia gainera Otso beldurgarria Hurbildu atera Putz eta putz eginez Bota zuen behera   Otsoa iritsi eta Goseak zegoen Txerriak jan nahi baina Ixkutuan zeuden Hala ere otsoa Burugogorra zen Egurrezko etxea Errez bota zuen   Otsoa azkar joan zen Ha...


Duela hamar urte Etxetxo batean Mougli txikia jaio Zen india aldean Istripu latz bat izan Zuten bat-batean Oihanean galdu zen Txikia zenean   Otsoa aurreratu Zen berarengana Pena ematen zion Ta eman laztana Umeak otsoari Ukitu buztana Otso eme bat izan Zuen bere ama   Otsoekin zegoen Zorte asko zuen Bagira eta Baloo Lagun onak ziren Oihanaren barruan Bizitzen hasi zen Bere lagun guztiak Ondoan zituen   Bazegoen tigre bat Oihanean barrena Shir Ckang izena zuen Mougliren kemena Beti molestatzeko Hori zen problema Shir Ckang tigrea zuen Etsai handiena   Oso oso ausarta Zen ...


  Gure Txanogorritxu Beste gau batean Kontzertura dijoa Bere Harleyean Txanogorritxu dabil Ligatu nahiean Larruzko kazadora Jarrita soinean   Harleya ez daukanez Gasolinarekin Gasolineran sartu Parada bat egin Harleyan eserita Nahi baduzu jakin Otsoa agertzen da Ferrariarekin   Ezkontzeko eskatu Zion irribarrez Txanogorritxuk berriz Ipurdia aldrebes “Otso zikina utzi Bakean mesedez! Dutxatu eta gero Depilatu zaitez!”   Txanogorritxuk esan Zion otsoari “Depilatzeko behar Nahiko argizari!” Depilatzen hasita Jarri zen urduri Batere ile gabe Txerria dirudi!   Txanogorri...


Bazen behin neskatxa bat Zure adin berbera Txarroberritxu zenez Joan zen motorrera Abiatu zenean Txanoa airera Bulebarrera doa Berria erostera   Bulebarrera joan zen Oso-oso ero Otso gaiztoarekin Elkartu zen edo Bere poltsa berria Eskuetan bero Zuen txano berria Lapurtu eta gero   Bulebarren zegoela Nolako beldurra Agertu zitzaion ta Kristoren txakurra Mikrofonoa hartu “Halako muturra… Harrapatu ezazue, Lapurra! Lapurra!”   Zara-n sartu da otsoa Dirudi tontoa Arropa modernoa Poltsikoan zuloa Arropa jantzi eta Oso ondo doa Eta ia dirudi Supermodeloa   Otsoa beti dago Mode...


Erpurutxo gaixoa Oso txikia zen Eta bere aitatxo Basoan zegoen Ama ez zegoenez Janaria prestatzen Eta eltze barrura Txirrist egin zuen   Astoan belarrian Erpurutxo doa Eta gazte batzuek Eman ostikoa “ Behingoz utzi ezazue bakean astoa ” asto bat hitz egiten nolako sustoa!   Apaizaren etxeko ikuilu inguruan sartu zen Erpurutxo lapurren moduan zeinen txerri goxoa hasi zen orduan Erpurutxo zegoen Belarri barruan   Erpurutxo sartuta Dago belarretan Behi bat jaten ari da Zelai handi hartan Behiak harrapatu du Ta gure ustetan Entzun beharko dute Behia ere hizketan   Behiaren...


Azken iruzkinak