Txanogorritxu rokera ARANTZABELA
Gure Txanogorritxu
Beste gau batean
Kontzertura dijoa
Bere Harleyean
Txanogorritxu dabil
Ligatu nahiean
Larruzko kazadora
Jarrita soinean
Harleya ez daukanez
Gasolinarekin
Gasolineran sartu
Parada bat egin
Harleyan eserita
Nahi baduzu jakin
Otsoa agertzen da
Ferrariarekin
Ezkontzeko eskatu
Zion irribarrez
Txanogorritxuk berriz
Ipurdia aldrebes
“Otso zikina utzi
Bakean mesedez!
Dutxatu eta gero
Depilatu zaitez!”
Txanogorritxuk esan
Zion otsoari
“Depilatzeko behar
Nahiko argizari!”
Depilatzen hasita
Jarri zen urduri
Batere ile gabe
Txerria dirudi!
Txanogorritxu dago
Otsoari begira
Depilatuta gero
Nolako distira
Amona iritsi da
Ferrarian di-da
Kontzertuaren erdian
Musukatzen dira
Muxuka ari dira
Hain maitemindurik
Katxaba eta guzti
Amona atzetik
Eta esaten die:
“Ez dut nahi txerririk!
Hau ez da zure ipuina
Ta alde hemendik!”
ARANTZABELA IKASTOLA 5.A
Iruzkinak
Utzi iruzkina: