Txanoberritxu ARANTZABELA

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2007-12-20 00:00

Bazen behin neskatxa bat

Zure adin berbera

Txarroberritxu zenez

Joan zen motorrera

Abiatu zenean

Txanoa airera

Bulebarrera doa

Berria erostera

 

Bulebarrera joan zen

Oso-oso ero

Otso gaiztoarekin

Elkartu zen edo

Bere poltsa berria

Eskuetan bero

Zuen txano berria

Lapurtu eta gero

 

Bulebarren zegoela

Nolako beldurra

Agertu zitzaion ta

Kristoren txakurra

Mikrofonoa hartu

“Halako muturra…

Harrapatu ezazue,

Lapurra! Lapurra!”

 

Zara-n sartu da otsoa

Dirudi tontoa

Arropa modernoa

Poltsikoan zuloa

Arropa jantzi eta

Oso ondo doa

Eta ia dirudi

Supermodeloa

 

Otsoa beti dago

Modeloz gustora

Beti egin behar ditu

Horrenbeste froga

Asko gustatzen zaio

Arropa eta moda

Kajeroko dirua,

Dena poltsikora!

 

Kajera jan ondoren

Ezin zuen ekin

Sabela hain beteta

Eta tripako min

Txanoberritxu etorri

Ta piztia berdin

Otsoa garbitzen du

Bazoka batekin

 

Kargamentu berria

Jarri bazokari

Otsoa ez zen egon

Oso-oso adi

Gero txano berria

Zeukanez opari

Txano berriarekin

Poz-pozik kantari

 

ARANTZABELA IKASTOLA 5.B


Utzi iruzkina: