Oihaneko liburua ABENDAÑO
Duela hamar urte
Etxetxo batean
Mougli txikia jaio
Zen india aldean
Istripu latz bat izan
Zuten bat-batean
Oihanean galdu zen
Txikia zenean
Otsoa aurreratu
Zen berarengana
Pena ematen zion
Ta eman laztana
Umeak otsoari
Ukitu buztana
Otso eme bat izan
Zuen bere ama
Otsoekin zegoen
Zorte asko zuen
Bagira eta Baloo
Lagun onak ziren
Oihanaren barruan
Bizitzen hasi zen
Bere lagun guztiak
Ondoan zituen
Bazegoen tigre bat
Oihanean barrena
Shir Ckang izena zuen
Mougliren kemena
Beti molestatzeko
Hori zen problema
Shir Ckang tigrea zuen
Etsai handiena
Oso oso ausarta
Zen gure mutila
Bat-batean etorri
Zen tximino pila
Kezkatuta zegoen
Mougliren kuadrila
Tximinoen hirira
Doaz bere bila
Mogli gure lagunak
Utzi du hiria
Ta arriskuan jarri
Du bere bizia
Bera konturatu da
Dela gizakia
Baina oihanean dauka
Bere familia
ABENDAÑO IKASTOLA 6.B
Iruzkinak
Utzi iruzkina: