Erpurutxo ABENDAÑO
Erpurutxo gaixoa
Oso txikia zen
Eta bere aitatxo
Basoan zegoen
Ama ez zegoenez
Janaria prestatzen
Eta eltze barrura
Txirrist egin zuen
Astoan belarrian
Erpurutxo doa
Eta gazte batzuek
Eman ostikoa
“ Behingoz utzi ezazue
bakean astoa ”
asto bat hitz egiten
nolako sustoa!
Apaizaren etxeko
ikuilu inguruan
sartu zen Erpurutxo
lapurren moduan
zeinen txerri goxoa
hasi zen orduan
Erpurutxo zegoen
Belarri barruan
Erpurutxo sartuta
Dago belarretan
Behi bat jaten ari da
Zelai handi hartan
Behiak harrapatu du
Ta gure ustetan
Entzun beharko dute
Behia ere hizketan
Behiaren tripan dago
Jan egin zuelako
Erpurutxo gaixoak
Dauka beldur asko
Ihes egin ezinik
Geratu zelako
Behiak kaka egin arte
Itxaron beharko
Iruzkinak
Utzi iruzkina: