Kategoria: ibarrekolanda
Aurten ez gara motz geratu eta hainbat gauza egiten ibili gara, beti ere gogo, nahi eta elkarlan hitzak azpimarratuz.Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak ikasleen partehartzea bultzatzen du hainbat ekintza eta lehiaketa ikasturtean zehar burutuz: pegatina lehiaketa, marrazki lehiaketa, euskararen eguna, mikroipuinak... Gero ere Berbaizuk zentro bakoitzari eskeintzen dien jardueren zerrenda eskuragai dute: Bilbo eta Euskararen hiri ibilbidea, euskara elkarte bat zer den?, tailerrak...Azkenengo bilera izan da gaurkoa, eta hurrengo ikasturteari begira egitasmo berriak martxan ja...
Aurten ere, Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak II.mikroipuin lehiaketa antolatu du.Ikasleen trebezia, sormena, hizkuntza aberastasuna eta orijinaltasuna kaleratzeko asmoz, 20 lerrotan pasartetxo bat kontatzea da lehiaketaren helburua. Ikasturte honetan, Deusto Eskola, Ibarrekolanda, San Inazio Eskola, Deustuko Ikastola eta San Inazio zentroek parte hartu dute, guztira 76 mikroipuin. Epaimahaia Berbaizuko hiru kide izan dira.Irabazleek aukera izango dute iraileko PREST! aldizkarian tartetxo bat izatea eta ondoren, Euskararen Egunari begira, jasotako ipuintxo guztiak lib...
Azken hileotan Ibarrekolandako institutuan eta Deustuko Ikastolan ibili gara DBH4 mailako ikasleekin euskara elkarteen gaineko jakingarriak lantzen: zer egiten dugun, zertarako sortu diren, zein helbururekin, nortzuk biltzen dituzten... dena formato dinamiko eta umerotsu batean. Hizkuntzarekiko sentsibilizazioa lantzea da xedea, eta elkartearen esperentziatik abiatuta hausnarketa txiki bat bultzatu nahi izan dugu gazteekin. Hasiera batean harridura izan da nagusi, baina berehala hasi izan da eztabaida eta iritzi trukaketa: "Bai, baina Bilbo erdalduna da” diño batek ,...