Kategoria: san_inazio
Aurten ere, Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak II.mikroipuin lehiaketa antolatu du.Ikasleen trebezia, sormena, hizkuntza aberastasuna eta orijinaltasuna kaleratzeko asmoz, 20 lerrotan pasartetxo bat kontatzea da lehiaketaren helburua. Ikasturte honetan, Deusto Eskola, Ibarrekolanda, San Inazio Eskola, Deustuko Ikastola eta San Inazio zentroek parte hartu dute, guztira 76 mikroipuin. Epaimahaia Berbaizuko hiru kide izan dira.Irabazleek aukera izango dute iraileko PREST! aldizkarian tartetxo bat izatea eta ondoren, Euskararen Egunari begira, jasotako ipuintxo guztiak lib...
Azken urteetakoari jarraituz (gero eta hobeto eta gero eta indar handiagoz), Deustualdeko Euskararen Unibertsoan parte hartzen duten ikastetxeetako umeak kalera atera ziren abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzeko asmoz. Eguraldi txarrak ez zituen gaztetxoak inondik inora baretu eta han ibili ziren kantuan eta dantzan bai Levante Plazan zein Botika Zaharrean. Levanteko ekitaldiak 4 eskola ezberdinetako ume eta gazteak bildu zituen: Ibarrekolandako eta San Inazioko Institutuetakoak, Intxixu Ikastolakoak eta San Inazioko Eskolakoak. Bertan, a...