EUSKARAREN EGUNA DEUSTUALDEAN

Azken urteetakoari jarraituz (gero eta hobeto eta gero eta indar handiagoz), Deustualdeko Euskararen Unibertsoan parte hartzen duten ikastetxeetako umeak kalera atera ziren abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzeko asmoz. Eguraldi txarrak ez zituen gaztetxoak inondik inora baretu eta han ibili ziren kantuan eta dantzan bai Levante Plazan zein Botika Zaharrean.

Levanteko ekitaldiak 4 eskola ezberdinetako ume eta gazteak bildu zituen: Ibarrekolandako eta San Inazioko Institutuetakoak, Intxixu Ikastolakoak eta San Inazioko Eskolakoak. Bertan, antzerki, kantu eta sari banaketaz gain, Ondalan Erraldoien konpartsako buruhandi eta kilikiek giroa ederki berotu zuten, batez ere txikienen artean. Ekitaldi lasaia baino, hark sokamuturra ematen zuen: buruhaundiak agertu eta ehunaka ume korrika hasi, dena bat.

Botika Zaharrean berriz La Salle Ikastetxeko, Deustuko Ikastolako eta Botikazar Institutuko ikasleek bertso eta trikiekin egin zuten agerraldi zaratatsua eta ikastetxe bakoitzak bere ekitalditxoa burutu zuen. Ez luzeegia, kontua ez bustitzea izan baizen! Balorazioak sosegatua eta partekatua behar du izan, baina behintzat dinamizazioaren aldetik eta "hirugarren neutralaren" ikuspuntutik Berbaizuri sortzen zaion balorazioa guztiz positiboa da. Ea aurrera begira Unibertsoak martxari eusten dion!


Utzi iruzkina: