Orain dela astebete aurreratu bezala, azken egunontan aurkezpen publikoa egin du Deustualdean sortu berria den Elorri Bertso Eskolak. Asteazkenean izan zen, ekainaren 8an, Deustuko Ikastolan. Eta hantxe, orain dela bi aste Ibarrekolandako Kontserbatorioan bezala, Elorriko gazteek bertsotan polito egin eta gustora aritzen direla erakutsi ziguten bertaratutako guztiei. Bertsoen ostean, nola ez, mokadutxoarekin ospatu genuen bertsolari eta bertsozaleok Elorriren jaiotza eta kalerako saltoa. Ea horrelako beste saio asko datozen!Hemen bertso-saioko beste argazkiren bat.


Azken urteetakoari jarraituz (gero eta hobeto eta gero eta indar handiagoz), Deustualdeko Euskararen Unibertsoan parte hartzen duten ikastetxeetako umeak kalera atera ziren abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzeko asmoz. Eguraldi txarrak ez zituen gaztetxoak inondik inora baretu eta han ibili ziren kantuan eta dantzan bai Levante Plazan zein Botika Zaharrean. Levanteko ekitaldiak 4 eskola ezberdinetako ume eta gazteak bildu zituen: Ibarrekolandako eta San Inazioko Institutuetakoak, Intxixu Ikastolakoak eta San Inazioko Eskolakoak. Bertan, a...


Deustuko Euskararen Unibertsoak (Berbaizuren dinamizazioarekin bertako eskola, ikastola, institutu eta ikastetxe ia guztiak biltzen dituena) Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko du, nola eta ikasleak kalean elkartuz. Ekitaldiak bi tokitan burutuko dira: Botika Zaharrean  -11:00etan Ikastetxe ezberdinek (La Salle Ikastetxea, Botikazar BHI eta Deustuko Ikastola) euskararen aldeko manifestuak irakurriko dituzte. -11:15etan Triki eta musika saioak. -11:30etan Bertsoak. -11:45etan Gaztetxo guztiek elkarrekin abesti batzuk kantatuko dituzte. Levante Plazan -10:45etan ...


Azken iruzkinak