ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA

5

Deustuko Euskararen Unibertsoak (Berbaizuren dinamizazioarekin bertako eskola, ikastola, institutu eta ikastetxe ia guztiak biltzen dituena) Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko du, nola eta ikasleak kalean elkartuz. Ekitaldiak bi tokitan burutuko dira:

Botika Zaharrean

-11:00etan Ikastetxe ezberdinek (La Salle Ikastetxea, Botikazar BHI eta Deustuko Ikastola) euskararen aldeko manifestuak irakurriko dituzte.

-11:15etan Triki eta musika saioak.

-11:30etan Bertsoak.

-11:45etan Gaztetxo guztiek elkarrekin abesti batzuk kantatuko dituzte.

Levante Plazan

-10:45etan Kalejira Ibarrekolanda institututik trikitrilari eta kilikiekin.

-11:00etatik 11:20etara Ikastetxeen bilkura plazan (San Inazio Eskola, Intxixu Ikastola, Ibarrekolandako Institutua, San Inazioko Institutua).

-11:25 Sari banaketa.

-11:30 Euskal Herrian Euskaraz abestiaren kantatzea.

-11:35 Talde argazkia.

- 11:40 Trikitrilariak eta kilikiak eskolatik ikastolara kalejiran.

Egitarau oparoa dudarik gabe. Poliki poliki badoa Euskararen Eguna bere tokia hartzen. Presarik gabe baina sendo. Bide luzea aurretik duguna.

josulin

josulin 2007-12-12 17:28 #1

Blog hau astintzen ari zinetela irakurri dut, baina ez, sartu naiz eta ez dut ikusi iritzi berririk, and I wonder, non daude Pipo-Talka-man, Gunzalu edota SanMillanBBK. Hona hemen hauentzako eta beste guztientzako erronka. Nola esan euskaraz:

Pastillero: pilujale

Ni de palo!: ezta jota!

Horra hor, nork segi?

Izan untsa-ri ez!

Izan untsa-ri ez! 2007-12-12 21:19 #2

Izan auntza!

josulin

josulin 2007-12-17 11:31 #3

badatoz gabonak, eta haiekin batera Olentzeroa, edo Santa Klaus gero eta etxe gehiagotara. Asko sutan jarriko dira, zuri-gorriz jantzitako horietako bat ikustean, baina ez al dira amarru kapitalista berdina biak, Olentzero zein Santa Klaus? Españako fruta erosten dugu, Asiako arraina, Hego-Ameriketako zerealak; gure jantzi gehienak Chinatik datoz, eta elektrogailuak Taiwanetik, baina, hala ere, ez dugu onartzen Finlandiar bat etortzea opariak ekartzera.

Joao

Joao 2007-12-18 22:49 #4

Olentzero ez da amarru kapitalista, Santa Klaus Finlandian izango ez den bezalaxe. Plazetan Olentzerok su hartzen duen bitartean ez da guztiz diru bihurtuko. Orain, bidean doala... balkoietan Olentzero gixajoa ikusteak bihurtzen du McDonaldsen jokoaren jarraitzale. Niri balkoietako Olentzero-Sta Klaus partidu honek kotxeetako ardi-zezen-asto-behi zirkoa gogorarazten dit. "Eta nik gehiago" legea deitu ahal zaio. Anai handiak zer egin, guk atzetik kontrakoa atera eta "nik gehiago" esan. Beti Anai Handiaren atzetik...

erramunena

erramunena 2007-12-21 18:04 #5

Baina, Olentzero eta Santa Claus borrokan ari dira, gure lehioetan, behintzat, eta, hori ere esan behar da. Nor izan da irabazle? Zenbat Olentzaro, eta, zenbat Santa Claus ikusi duzue gure herrian? egoera berrietara egokitu behar, zorionez, edo zoritzarrez, ezta?

Utzi iruzkina: