Kategoria: euskara_elkartea
Azken hileotan Ibarrekolandako institutuan eta Deustuko Ikastolan ibili gara DBH4 mailako ikasleekin euskara elkarteen gaineko jakingarriak lantzen: zer egiten dugun, zertarako sortu diren, zein helbururekin, nortzuk biltzen dituzten... dena formato dinamiko eta umerotsu batean. Hizkuntzarekiko sentsibilizazioa lantzea da xedea, eta elkartearen esperentziatik abiatuta hausnarketa txiki bat bultzatu nahi izan dugu gazteekin. Hasiera batean harridura izan da nagusi, baina berehala hasi izan da eztabaida eta iritzi trukaketa: "Bai, baina Bilbo erdalduna da” diño batek ,...