Maiatzaren 7an Berbalapikoko dozena bat etxebarritar elkartu ginen Bilboko Unamuno Plazan goizeko 11:30ean. Zertarako? Bilbora bisita egiteko. Bisita nahiko berezia. Helburua euskarak Bilbon azken ehun urteotan egin duen ibilbidea ezagutzea izan zen. Bisitaren gidaria Pedro Zuberogoitia zen, “Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko istorioa”  liburuaren egileetako bat.    Ibilbidea Arkeologia Museoan hasi genuen, albo-alboan kokatzen baitzen XIX. mendearen amaieran Bilboko Institutua. Bertan ezarri zen Euskera Katedra 1888an (Azkuek atera zuen plaza) et...


Azken hileotan Ibarrekolandako institutuan eta Deustuko Ikastolan ibili gara DBH4 mailako ikasleekin euskara elkarteen gaineko jakingarriak lantzen: zer egiten dugun, zertarako sortu diren, zein helbururekin, nortzuk biltzen dituzten... dena formato dinamiko eta umerotsu batean.  Hizkuntzarekiko sentsibilizazioa lantzea da xedea, eta elkartearen esperentziatik abiatuta hausnarketa txiki bat bultzatu nahi izan dugu gazteekin. Hasiera batean harridura izan da nagusi, baina berehala hasi izan da eztabaida eta iritzi trukaketa: "Bai, baina Bilbo erdalduna da” diño batek ,...


Pasadan ostriralean Berbalagun Egun Berezia antolatu genuen, Berbaizu Euskara Elkartearen X. urteurrena dela eta.Orain arte, Berbaizuren lokalean bildu izan gara hilaren azkenengo ostiralean eta bertan egin izan dugu mintzapratika saioa. Oraingo honetan, lokaletik irten eta Zuberogoitia anaien BERTAN BILBO liburuan onarritutako hiri ibilbidetxoa egin genuen berbalagunekin, Bilboko XX. mendeko euskararen historia sozialean oinarrituz egindako hiri ibilbidea hain zuzen.Eguna ez zen aproposa izan, hori aitortu beharra dago, euria eta euria bota baizuen. Hala ere, 20 lagun bildu ginen eguraldi ...


Etorri gurekin ostiral honetan, arratsaldeko 6.30etan Unamuno plazan, Bilboko hiri ibilbidea egitera berbalagun. Zuberogoitia anaien Bertan Bilbo liburuan onarriturik, hiriaren ikuspegi euskalduna azalduko da. Berbalagunei eskeintzen diegun jarduera berezia Berbaizu Euskara Elkartearen urteurrena dela eta.Parte hartu berbalagun!