Berbalagun Berezia: Bilboko Euskararen Hiri Ibilbidea

deustukoberbalaguna 1456131944501 Deustualdeko Berbalaguna | 2010-02-02 17:34

Pasadan ostriralean Berbalagun Egun Berezia antolatu genuen, Berbaizu Euskara Elkartearen X. urteurrena dela eta.

Orain arte, Berbaizuren lokalean bildu izan gara hilaren azkenengo ostiralean eta bertan egin izan dugu mintzapratika saioa. Oraingo honetan, lokaletik irten eta Zuberogoitia anaien BERTAN BILBO liburuan onarritutako hiri ibilbidetxoa egin genuen berbalagunekin, Bilboko XX. mendeko euskararen historia sozialean oinarrituz egindako hiri ibilbidea hain zuzen.

Eguna ez zen aproposa izan, hori aitortu beharra dago, euria eta euria bota baizuen. Hala ere, 20 lagun bildu ginen eguraldi kaxkarrari eutsita, benetan arrakastatsua!

argazkiak HEMEN



Utzi iruzkina: