PATINATZAILEEN TXOKOA

Bukatu da aurtengo patinatzaileen ikastaroa! Oso gustora ibili dira, batez ere azkenengo egun eguzkitsuetan.

Euskalduna zubi azpian dagoen pistara heldu, euren patinak jantzi eta leku batetik bestera patinatzen hasten dira berotzeko. Ondoren, irakaslearen azalpenei jarraitu eta ordubetez gogotsu ibiltzen dira gure neskak!

Zero mailan hasi ziren urrian,  hobekuntza maila egitea erabaki zuten martxotik aurrera, eta hurrengo ikasturtean jarraitzeko asmoa dute!

Jakin ere, lehen aldiz probatu nahi duzuenentzako aukera izango duzuela irailean, zero mailan hasteko taldea sortuz gero.

1,2,3... patinatzera!


2009-2010 patinaje taldea


Utzi iruzkina: