Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Bihar arratsaldeko 18:00tan elkartearen urteko mintegia dugu. Beste gauza batzuren artean elkarteari buruzko hainbat gai, erabileraren inguruko eztabaidatxoren bat eta praktikaren bat ere egingo dugu. Parte hartzea irekia da, beraz nahi duenak Bidartetik pasa besterik ez du. Txaparen osteko afariarako ere lekua badago oraindik...


Zinema ona, jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpititulaturik. Eta dohainik. Ea ohitura bihurtzen dugun:* Bidarten, astelehenean, arratsaldeko 19:30tan "The Chase"Sarean jatorrizko bertsioak hemen azpititulatzen dira elkarlanean: Azpitituluak.com. Eta orri honek bere egiten duen leloarekin bat eginez: Jatorrizko bertsioen eta kultura - truke librearen alde!


Pasadan azaroaren 10ean, euria barra barra bazen ere, Bidarteko gelatxo batean  bildu ziren irakurlearen txokoan 10 bat lagun, eta Irati Jimenezekin batera "nora ez dakizun hori" liburuaren gaineko berbaldi atsegina izan zuten.      


Itsasketa  giroan badira antzinatetik datozkigun hitzak. Lehen, itsasontzi inguruetan usu erabiltzen zirenak baina,  denborak ohiko izatetik ia desagertzeraino eraman dituenak; “Haga” dugu horietako bat. Egurra izan da oraintsu arte nabigaziorako ezinbesteko oinarri. Egurrezko hagak edo ontzi-hagak, mastak, tantaiak deitu, denbora luzetan izan dira gure itsasertzetako jaun eta jabe. Zibilizazioen hastapenetatik, eta bereziki haizearen indarraz baliatzeko gai ziren itsasontziak prestatzeari ekin zitzaionetik, ezin da  nabigaziorik ulertu egurrezko hagarik gabe. Hemen, gure ...


Txema Luzuriagak bildutako argazki zaharrekin egindako erakusketa Done Petri eta Levante Plazetan azaroaren 9tik 16ra                     Txema Luzuriagaren Deustuko Argazkiak 2.liburua eskuratu nahi baduzu Berbaizun azken aleak ditugu salgai; bide batez oroi dezagun nola Deustuko Argazkiak (1 eta 2 liburuak) inoiz Deustun euskara hutsez salduenak izan diren liburuak izan diren...                                            ...



             "DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA" izena dakarren kultur egitarau oparoa antolatu du lehenengoz Deustuko Bidarte Udaltegiak aurtengo azarorako. Eskaintzaren zati bat berbaizurekin elkarlanean irudikatu du Udaltegiak, eta bereziki interesgarriak ikusten ditugun aleen artean, jarraian datozenak nabarmen: * Azaroak 15, astelehena, 19:30tan Bidarten: "60.ko Zinea: THE CHASE" (jatorrizko bertsioa eta azpitituluak euskaraz) * Azaroak 19, barikua, 18:00tan eta 19:30tan Bidarten: "Zientzia aztertu zirkuitua: GRABITA...


                                 Umeen kamisetak 10€                               Nagusien kamisetak 12€


Hirugarren urtez Berbaizuk antolatu du patinaje ikastaroa euskaraz. Aurten 8 lagun ditugu astelehenero ordu bat sartuz. Batzuk pasadan urtean ikasitakoa berriro ere praktikan jartzen eta beste batzuk zerotik ikasten, elkarren artean lagunduz!    Printzipioz otsailararte emango dute ikastaroa egiten eta gero ikusiko da jarraitzeko gogoak ote dituzten edo nahikoa izan den!    Nahi duenak izena eman dezake ikastaroan parte hartzeko, jarri gurekin kontaktuan eta patinatzera!!!                ...


hemen ikusgai: http://www.gaztezulo.com/ehunetahamaika/ (80.orr)Beste elkarte batzuen artean Berbaizuren 10 urtetxoak ere aipatu dituzte, benetan poztekoa! Zorionak danoi!