EHZ: Ekaitza, Barealdia eta Sustengaldia

Beste urte batez EHZ-k arrakastaz eta zarataz bete zituen orain dela hamabost egun Heletako bazterrak. 700 laguntzaile baino gehiagoren laguntzaz aurrera ateratzen den festibal eredugarri honek ez gaitu inoiz gosez uzten, eta aurten ere denetik bizitzeko aukera eman digu bertaratu garen guztioi.

Berbaizuren eskutik hurbildu ginen dozena lagunek ederki gozatu genuen, nahiz eta txandaren bat bestea baino luzeagoa egin... Kontzertuen aukerak, ostiraleko kantzelazio eta guzti, denok asetzeko bidea eman zuen, eta baten bat aipatzearren, gaur bertan Berrian elkarrizketa egin dioten Rachid Taha musikaria aipatuko dugu. Interesgarria elkarrizketa, bide batez.

Kontzertuez gain, askorako aukera ematen du EHZ-k baina, eta dudarik gabe, ezin aipatu gabe utzi gure Kantuzaleen Txokoaren paradisu izateko jaio zen herri bazkariaren osteko kantasaioa. Han jo zuen txaranga gonbidatu beharko genuke hurrengo Kulturgileen Plazara... Agian Laborantza Ganbarara deitu beharko dugu euren telefono eske...

Dena ez da positiboa izan ordea. Ostiraleko ekaitzak eta ondotik etorritako kantzelazioak 200.000 euroko zuloa ekarri dio festibalari. Tamainako zuloari aurre egiteko, sustengu ekonomikoa adierazteko aukera izango dugu:

* hemen klik eginez

* edo posta arruntaz helbide honetara dirua bidaliz:

EHZ, 4 Francis James Karrika. 64.240 - Hazparne

Bukatzeko, honatx Festibala zer den erakusten duen argazkia:

eta hemen  sakatuta gehiago.

Ea datorren urtean EHZra joateko eta partehartzeko aukera dugun.

Atxik EHZ!!


Utzi iruzkina: