Beste urte batez EHZ-k arrakastaz eta zarataz bete zituen orain dela hamabost egun Heletako bazterrak. 700 laguntzaile baino gehiagoren laguntzaz aurrera ateratzen den festibal eredugarri honek ez gaitu inoiz gosez uzten, eta aurten ere denetik bizitzeko aukera eman digu bertaratu garen guztioi. Berbaizuren eskutik hurbildu ginen dozena lagunek ederki gozatu genuen, nahiz eta txandaren bat bestea baino luzeagoa egin... Kontzertuen aukerak, ostiraleko kantzelazio eta guzti, denok asetzeko bidea eman zuen, eta baten bat aipatzearren, gaur bertan Berrian elkarrizketa egin dioten Rac...