Hitzarmengintza: Gazte Alai Aisialdi Taldea

Egun hauetan Deustuko Gazte Alai astialdi taldeko begiraleek, Berbaizuren Txantxiku astialdi taldekoekin batera,
Ttakun elkarteak eskaintzen duen lau orduko Hezitzaileek asko egin dezakete ikastarotxoa egin dute.




Pasadan urtean Topaguneak, hainbat euskara elkartek eta Ebete Hizkuntza Zerbitzuek diseinatutako "Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez" prozedurari jarraituz, abian jarri genituen hainbat harreman Deustuko beste elkarte batzuekin.


Landutako hitzarmenen artean, Gazte Alai astialdi taldearekin adostu genituen hainbat atal eta horien artean bat, taldeko hezitzaileen hizkuntza-eraginaren gaineko formazio saio bat jasotzea izan zen. Ikasturtea amaitu baino lehen egitea zen helburua, eta halaxe egin dugu.


argazkian hezitzaileak eta Ttakuneko emalea Bidarten egindako formazio saioan


Orain, hitzarmenaren beste arloak aztertu eta ebaluatzea izango da hurrengo urratsa. Dena dela, gure elkartearentzako erronka hitzarmenak zabaldu, haur eta gazteez gain arlo berrietara heldu eta Deustuko elkarteen artean urterik urte hitzarmen gehiago lortzea izango da.


Utzi iruzkina: