Egun hauetan Deustuko Gazte Alai astialdi taldeko begiraleek, Berbaizuren Txantxiku astialdi taldekoekin batera, Ttakun elkarteak eskaintzen duen lau orduko Hezitzaileek asko egin dezakete ikastarotxoa egin dute. Pasadan urtean Topaguneak, hainbat euskara elkartek eta Ebete Hizkuntza Zerbitzuek diseinatutako "Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez" prozedurari jarraituz, abian jarri genituen hainbat harreman Deustuko beste elkarte batzuekin. Landutako hitzarmenen artean, Gazte Alai astialdi taldearekin adostu genituen hainbat atal eta horien artean bat, taldeko he...