Santa Zezilia eguneko kantujira & Farenheit & Egaña eta Lujanbio
Deustuko Kantugintzak urtero lez Santa Zezilia egunez kalera aterako ditu ahotsak. Eurekin kantatu nahi duenak 20:00etan Bidarten du irteera lekua.
Bitartean, besteren bat berriki euskaratutako Farenheit 451 eleberriaren 1.966ko filma ikusten egongo da udaltegiko pantailari begira. 19:30tan, Jatorrizko Bertsioan eta euskarazko azpitituluekin.
Azkenik, bihar luxu ederra dugu deustuarrok. Zer eta Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio Deustuko argazkiei kantari. Aukera aparta. Ezin galdu, 19:00tan Bidarten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: