Kategoria: deustuko_kantujira
Deustuko Kantugintzak urtero lez Santa Zezilia egunez kalera aterako ditu ahotsak. Eurekin kantatu nahi duenak 20:00etan Bidarten du irteera lekua. Bitartean, besteren bat berriki euskaratutako Farenheit 451 eleberriaren 1.966ko filma ikusten egongo da udaltegiko pantailari begira. 19:30tan, Jatorrizko Bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. Azkenik, bihar luxu ederra dugu deustuarrok. Zer eta Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio Deustuko argazkiei kantari. Aukera aparta. Ezin galdu, 19:00tan Bidarten.
Azken iruzkinak
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #1
2025-12-16 14:17 #2
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #4
Berbaizu Euskara Elkartearen bloga