Koldo Amestoy Müllerenean: estrenoa
Korrikak eta euskarak bete dizkigute azken egunak Deustuko euskaltzaleoi: dela Korrika herritik pasatzen, dela Korrika Nabarrikara goazela, dela Donostiara joan garela... olatu horretan gure apar-emaria gehitu nahi eta euskalakarientzako txoko berri bati ateak ireki genizkion aurreko ostegunean.
Maite Müllerren jubilazioa dela eta, Müller inprenta historikoa eraberritu eta paperezkoaz gain, hitzarentzako atseginak izango diren bide berriak jorratzeko espazioa atondu dugu: Müllerenea. Oraindik ere osatu eta txukundu egin beharko duguna, baina jada osteguneko Koldo Amestoyrena bezalako saio zoragarrietarako (Amikuzeko Ibarluxean erdi-erdian dagoen Lau Haizetara plazara begiak itxi gabe zuzen-zuzen eraman gintuena) prest duguna.
Etorriko dira gehiago, eta askotarikoak. Hona argazki batzuk:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: