Kategoria: berbaizu_euskara_elkartea
Deustuko Gazte Asanbladarekin batera antolatu ditugun Badakigu...baina gutxitan egiten dugu jardunaldien harira, Hamaika Telebistan egindako erreportai interesgarria hemen denon eskura. Eskerrik asko Hamaikari Mullereneara etorri eta hain gauza txukuna egiteagatik! " title="">
Gabonak heldu eta urteak dira (gutxienez 6), kaleak Deusto Bizirik komertziante elkarteak argitzen dituela. Urteak dira komertzioa indartzeko ekintza bezala aurkezten duten argiztatze honetan parte hartu duten dendek afitxa iragarle bat itxasten dutela euren leiho eta ateetan. Urteak dira euskarari iseka egitetik euskara desagertaraztera igaro direla. Eta urteak dira horren gainean arreta jarri eta laguntzeko prestutasuna agertu arren, jaramonik egiten ez digutela. Horregatik, batzuk kontrakoa arautu arren, hain beharrezkoa da Kontsumitzaileen Eskubideen artean euskarari behar bezalako erre...
Sortarekin jarraituta jarraian Erriberan ateratako graffiti gehiago. Oraingo honetan "museotik" Zorrotzaurrerantz daudenak bildu ditugu. Horien artean ziuraski Deustun aurkituko dugun graffitirik luzeena ikusi daiteke. Benetan luzea! Gero Donepetri plazaren inguruan eta Iharra frontoian ikus ditzakegun beste batzuk sartu ditugu laugarren bilduma honetan. Sartu eta gozatu!
Sortarekin jarraituta jarraian Erriberan ateratako graffiti gehiago. Oraingo honetan "museotik" Zorrotzaurrerantz daudenak bildu ditugu. Horien artean ziuraski Deustun aurkituko dugun graffitirik luzeena ikusi daiteke. Benetan luzea! Gero Donepetri plazaren inguruan eta Iharra frontoian ikus ditzakegun beste batzuk sartu ditugu laugarren bilduma honetan. Sartu eta gozatu!
Hona inguruak koloreztatzen dizkiguten graffitien beste sorta eder bat. Blogera ekarri duguna Zorrotzaurreko puntan zegoen ibaira begira. Zegoen diogu ze baten batek "zahartzat" edo "zikintzat" jo eta beste berri bat margoztu du haren gainean. Edo agian beste arrazoi batzuk tarteko egon dira... ez dakigu. Nola edo hala, guri gustatu egiten zitzaigun, eta beraz hementxe du berarentzako leiho berri bat.Bigarren sorta osoa hemen sakatuta.
Joan den astean gure bazkide den Zenon Urigueni esker ona adierazteko oroigarri bat eraman genion Berbaizuren izenean. Zergatik? Bada, gu berarekin orain arte akordatu ez garen arren, bera gurekin urtero urtero akordatzen delako. Eta bazkide fidelak asko ditugun arren, Zenon pasioitarra da fidelenetakoa dudarik gabe. Peru eta Kolonbian 44 urte eman ondoren orain dela 12 urte Deustura bueltatu zenetik, gu ezagutu gabe Berbaizuko bazkide izatea erabaki zuen eta ordutik, ez digu behin ere hutsik egin. Lehengo egunean nabarniztar deustuartuak esan zigun bezala: "nola ez nintzen bazkide egingo, ...
Berbaizuko lokaletik atera eta hormetara begira hasi ezkero, Ramon y Cajalen artez "inguratuta" gaudela eman dezake askotan. Gero, Ramon y Cajaletik apur bat urrutiratu, eta Deustuko kaleak arte erakustoki ireki bat direla esatea agian gehiegizkoa izango da, baina segun eta non begiratzen dugun, artelan apartak daudela ohartuko gara. Adibidez Euskaldunapeko skate parkean edo Erriberako hormetan. Hementxe aurkitu ditugunetatik lehen sorta.Hauxe gehien gustatu zaigunetako bat. Ramon y Cajalen gure lokaletik Arangoitiranzko ezker espaloian erdi ezkutuan ageri da. Bikaina benetan.
Korrikak eta euskarak bete dizkigute azken egunak Deustuko euskaltzaleoi: dela Korrika herritik pasatzen, dela Korrika Nabarrikara goazela, dela Donostiara joan garela... olatu horretan gure apar-emaria gehitu nahi eta euskalakarientzako txoko berri bati ateak ireki genizkion aurreko ostegunean. Maite Müllerren jubilazioa dela eta, Müller inprenta historikoa eraberritu eta paperezkoaz gain, hitzarentzako atseginak izango diren bide berriak jorratzeko espazioa atondu dugu: Müllerenea. Oraindik ere osatu eta txukundu egin beharko duguna, baina jada osteguneko Koldo Amestoyrena bezalako saio z...
"DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA" izena dakarren kultur egitarau oparoa antolatu du lehenengoz Deustuko Bidarte Udaltegiak aurtengo azarorako. Eskaintzaren zati bat berbaizurekin elkarlanean irudikatu du Udaltegiak, eta bereziki interesgarriak ikusten ditugun aleen artean, jarraian datozenak nabarmen: * Azaroak 15, astelehena, 19:30tan Bidarten: "60.ko Zinea: THE CHASE" (jatorrizko bertsioa eta azpitituluak euskaraz) * Azaroak 19, barikua, 18:00tan eta 19:30tan Bidarten: "Zientzia aztertu zirkuitua: GRABITA...
Sustatun argitaratutako Asapalaren eta Berbaizuren iritzia:"Laugarren urtez antolatu da aurten Mintza Eguna, Gasteizen izan da hitzordua, ekainaren 6an. Euskal Herriko ehunaka Berbalagun, Mintzalagun, Solaskide eta Mintzakide batu dira Mintza Egunean. Izan ere, milaka dira Euskal Herri osoan Mintzapraktika programetan Deustu, Indautxu eta Mahatserriko parte hartzen duten lagunak. Bilbon bertan, badira zazpi urte martxan daudenen arteko lehen egitasmoa martxan jarri zela eta hirurehun lagunen bueltan ari dira egitasmoetan parte hartzen.Horregatik harritu gaitu Aste Santuaren bueltan hai...
Bi urte pasa dira Berbaizuk Berbalagun egitasmoa Deustun martxan jarri zuenetik. Gaur, egitasmo honetako partaide den Yamileth Acevedorekin hitz egin dugu. Jatorriz Panamakoa bada ere, 6 urte daramatza Deustun bizitzen. Euskalduna da eta ostiral goizero bere berbalagun taldearekin dauka hitzordua. Gaur, eta ezohiko orduan bada ere, berarekin elkartu gara kafetxo bat hartu eta elkarrizketa txiki hau egiteko asmoz. Yami, zenbat urte daramazu euskara ikasten? Nire harremana euskararekin nire senarra ezagutu nuenean hasi zen, orain dela 7 urte. Berak, euskalduna izanik, euskararekiko...
Aurten jaietarako konpartsa sortu dugu. Horretarako, Deustuko aspaldiko baserri baten izena erabiltzea erabaki dugu: Errekaurti hain zuzen ere. Honako irudia eman diogu: Bestalde, Deustuko Jai Batzordearen egitarau oparoaren barruan, beste askoren artean, ondoko ekitaldietan parte hartuko dugu: OSTIRALA 7: arratsaldeko 20:00etan JAITSIERA. OSTIRALA 7: gaueko 22:00etan KONPARTSAKO ARGAZKIA eta gure DEKORAZIO BERRIAREN AURKEZPENA. LARUNBATA 8: goizeko 12:30etatik aurrera PAELLA lehiaketa. OSTEGUNA 13: arratsaldeko 19:30etan RUPER ORDORIKAren emanaldia SARRIKON. OSTIRALA 14: K...