Ikastaro berriak martxan
Urritik aurrera ikastaro berriak martxan jarriko ditu Berbaizu euskara elkarteak. Alde batetik, aurrekoetan arrakasta izan duten Patinajea eta Sukaldaritza izango dira. Aurten, gainera, proposamen berria badugu: antzerki tailerra. Ondorengo asteotan parte hartu nahi duzuenon izenak biltzen joango gara eta asta pare batean martxan jarriko gara gurpil gainean, lapiko artean eta taulan antzezten euskaraz.
Patinajea ikasi nahi duzuenok aukera paregabea duzu. Astelehen arratsaldero, 19,30etatik aurrea, Zona Verde-rekin elkarlanean Berbaizuk aurten ere martxan jarriko du patinaje ikastaroa. Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta konta egiguzu aurretik patinatu duzun ala ez, zein den zure asmoa eta aurrera gurpil gainean euskaraz!
Gazteei zuzendutako antzerki tailerra aurtengo berritasunetako bat da. Astean behin bi hilabeteetako tailerra eskaintzen dizuegu eta musu-truk, gainera! Antzerki jolasen bidez sormena landuko da tailerrean irudimena, gorputza eta ahotsa lagun izango ditugula. Antzerkian trebatu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan eta denon artean taldea osatu bezain pronto zehaztuko dugu egutegia.
Euskaldunok jatea bezain beste sukaldean aritzea maite dugu. Horregatik, laster martxan izango da berriz sukaldaritza ikastaroa. Aurrekoetan bezala Bordatxo jatetxean burutuko dira lapiko arteko saioak, Gorka sukaldari famatuarekin.
Eta hau guztia gutxi balitz, gogoan izan Kantugintza taldea astelehenero biltzen dela Bidarten.
Gurekin harremanetan jartzeko deitu 94 447 10 42 telefono zenbakira edo idatzi berbaizu@euskalnet.net helbidera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: