Udazkeneko ikastaroak laster martxan

Datorren astean hastekoak dira Berbaizuren udazkeneko ikastaroak. Oraindik garaiz zaude sukaldaritza ikastaroan izena emateko.



Gabonetarako jaki ederrak prestatzen ikasi nahi baduzu, hauxe duzu aukera egokia. Azaroako astearteetan Bordatxo jatetxean Gorka sukaldari ospetsuak emango dizkigu eskolak.

Eta gurpil gainean euskaraz ibili nahi baduzu, egin ezazu gurekin bat!

Astelehenero patinatzen ikasteko aukera paregabea!

Ikastaro hauetakoren batean parte hartu nahi baduzu deitu Berbaizu euskara elkartera, 94 447 10 42 zenbakira edo idatzi berbaizu@euskalnet.net helbidera


Utzi iruzkina: