Irakurlearen txoko jendetsua Urtzi Urrutikoetxearekin
Uda osteko Irakurle txokoaren lehen solasaldia izan dugu Deustualdean. Oraingo honetan Urtzi Urrutikoetxea nekaezina den bidaiaria-abenturazalea-internazionalistarekin egon gara.
Ipar-mendebaldeko Afrikatik barrena bidaia guztiz interesgarria izan da solasteko zio nagusia. Iberiar penintsulatik abiatuta eta Marokora ailegaturik Europako negutik Afrika expressera gustuko bideak eta bideak egin ditugu. Mendebaldeko Sahara okupatua,Mauritania, Mali, Ghana, Guinea Bissau..., Senegaleko azken helbururaino.
Bitartean ehundaka pasadizo, une hunkigarriak, larrialdi punturainokoak ahaztu barik. Azkenean bilana edota balantzea guztiz positiboa.
Eta bitxikeriak tartean: nor ausartuko litzateke esaten analfabetoak direla, laupabost hizkuntza baino gehiago ezagutu eta erabili egiten dituztenak? Bada paraje hartan horrelako jende xumea eta halaber aberatsarekin egiten dugu topo liburua di-da batean irakurri eta berehala.
BIRÉ PÔ O (eskerrik asko) Urtzi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: