Euskararen eguneko ospakizuna
Berbaizu euskara elkarteak dinamizatzen duen EUSKARAREN UNIBERTSOAren jaialdia ospatu berri dugu. Honetan, euskararen eguna ospatzeaz gain, azken hilabeteetan burututako lehiaketaren sari banaketa egin dugu.
Ibarrekolandako Kontserbatorioa jendez gainezka egon da. Giro ezin hobean ospatu dugu eguna, Koldo Olabarri eta Ainhoa Artetxe aktore gazteak gidari izan direla.
Margari eta Kontxesi andereño jubilatuarena egin dute gazteek eta uUmore handiz sariak banatu dituzte.
Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko ikasleek ere parte hartu dute jaialdian. Esate baterako, argazkian agertzen den Nerea Quincocesek bibrafonoarekin pieza ederra eskaini digu.
Antzerkia, musika eta sariak izan dira protagonistak, beraz. Musika alor ezberdin askorekin gozatzeko aukera izan dute Deustualdeko ikastetxeetako ikasleek.
Jaialdiaren agurra rock doinuekin egin dugu. Ukabila talde gazte eta arrakastatsuak dantzan jarri ditu kontserbatoriora gerturatu diren denak.
Jaialdia bukatu eta gero, Margarik eta Kontxesik esan duten bezala, euskararen eguna egunero ospatzekoa izan behar da, urteko 365 egunetan.
Euskararen unibertsoa:
- Deusto eskola
- San Inazio eskola
- Arangoiti eskola
- Intxixu ikastola
- Deustuko ikastola
- Lasalle Bilbao ikastetxea
- Ibarrekolanda BHI
- San Inazio BHI
- Matxintxu - Larrako aek
- B01 Ulibarri programa
- Berbaizu euskara elkartea
Gure eskerrik beroena Juan Crisostomo Arriagako Kontserbatorioari, Pedro, Mikel eta beste guztiak.
Eta, jakina, mila esker ere parte-hartzaile guztioi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: