Deustura udazkeneko kultura

Ostiral honetan, hilak 18, abiatuko da udalak antolatu duen DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA egitaraua. Berbaizu euskara elkarteak ere parte hartzen du egitarau honen baitan. Aukera paregabeak izango ditugu ondorengo egunotan kulturaz gozatzeko Deustuan bertan. Hona hemen egitarauko proposamen batzuk.

- Ostirala, 18, 19.30etan, Ibarrekolandako Kontserbatorioan ALEX TXIKONen filma eta berbaldia izango da. Gainera bertsolariak, txalapartariak eta aizkolariak lagun izango ditu.


- Astelehena, hilak 21, arratsaldeko 19.00etan Bidarten XENTIMORIK GABE antzezlana Ramon Agirre eta Inazio Tolosarekin. Musika, kantua eta komeria nahastuko dituen ikuskizun paregabea!

- Asteazkenean, hilak 23, 18.30etan Bidarten UNAI ITURRIAGA eta JON MAIA bertsolariek "You tuBERTSO" eskainiko dute.

- Ostegunean gazteei zuzendutako komedia eroa eta dibertigarria, "BUAH, TXABAL". Bidarten, 18,30etan, gazteak, euskara eta lokalak ardatz dituen bakarrizketa paregabea


- Eta ostiralean sekulako kontzertua 19,30etatik aurrera.


Deustuan bertan Euskal Herriko kantari interesgarrienetako bi izango ditugu elkarrekin: ANARI eta MURSEGO



Ondorengo egunotan, beraz, bada euskaraz kulturaz gozatzeko aukera gurean. Ez ezazu galdu eta, batez era, goza ezazu!



Utzi iruzkina: