Antzerkia, bertsoak eta Berbaraokea
Müllerenean ezin hobeto hasi zuen abendua katalan musikaren inguruko solasaldia eta Sarrionandiaren irakurtaldiarekin (http://ttiki.com/33258).
Aste honetarako ere bada euskarazko kulturaz gozatzeko aukera gurean. Ostegunean, abenduak 15, Elorri Bertso eskolak saioa eskainiko du zazpiretan. Hamalau gazte ari dira aurten bertsotan ikasten Natxituko Ander Elortegi irakasle berriarekin.
Egun berean, 20,30etan antzerkia izango da Müllerenean bertan. Gilkitxarok bere azken lana eskainiko digu 8 begi izeneko. Lau dimentsioko komedia da honako lan hau. Irribarrez munduri begiratzeko zenbat modu izan daitezkeen aztertuko dute konpendium sinposium absurdu honetan Luli Patatax eta Ander Bakon otorrinoek.
Astea ezin hobeto bukatzeko Berbalagunak gonbidatu ditugu Müllereneara. Batetik Berbalagun egitasmoa parte hartzen duten denek elkar ezagutzeko aukera izateko. Eta bestetik, kantuan egiteko. Horretarako, ezinbesteko den askaritxo baten ostean, 20.00etatik aurrera, ostiralean, abenduak 16, Berbaraokea Müllerenan.
Aurtengo berbalagun egitasmoaren lema "Zu gabe ezin, zatoz eta egin" izanik, gure gonbitea luzatzen dizugu: Zu gabe ezin, zatoz eta kantuan egin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: