TXANTXIKU PAGASARRIN

Busti busti ginen, baina Pagasarri bezalako parajean goiz lainotsu, zaratatsu eta heze bat igarotzea ez da batere plan txarra. Horrez gain, 30 ume deustuar euskaraz dexenteko naturaltasunez mendian gora protestaka edo kantuan entzuten badituzu, planak oraindik hobera egiten du. Halakoxea goiza, igo, oihu artean hamaiketakoa jan, gorago igo, ordubatetakoa berriz jan, busti eta aldapan behera egin. Errepikatzeko modukoa. 


Utzi iruzkina: