Busti busti ginen, baina Pagasarri bezalako parajean goiz lainotsu, zaratatsu eta heze bat igarotzea ez da batere plan txarra. Horrez gain, 30 ume deustuar euskaraz dexenteko naturaltasunez mendian gora protestaka edo kantuan entzuten badituzu, planak oraindik hobera egiten du. Halakoxea goiza, igo, oihu artean hamaiketakoa jan, gorago igo, ordubatetakoa berriz jan, busti eta aldapan behera egin. Errepikatzeko modukoa. 


Txantxiku Aisialdi Taldeak irteera antolatu du igande honetarako. Goizeko 9,30etan Donepetri (San Pedro) Plazatik abiatu eta arratsalderako buelta egitea da asmoa. Tontorreko ostatuan salda bero-beroa hartu eta gero, noski. Izena emateko hemen sakatu eta bete zuen datuak.           Txantxiku arraunean aurtengo udalekuetan.


Azken iruzkinak