Maiatzaren 7an, irakurlearen txokoan, Lutxo Egia izango dugu gure artean bere "Zubigilea" lanarekin. Liburuaren inguruko solasaldia iluntzeko 20:00etan izango da Bidarte Auzo Etxean.
Gaur, asteazkena, martxoak 16, 19:30etan Katamaloren doako emanaldia Sarrikon, Berbaizuk eta EHUk elkarlanean antolatuta.
Kar Kar gazte taldeak antolatutako I.go Gazte Olinpiadetako irabazleak hauexek (ospakizunaren beroaldian): Goitik hasita eta ezkerretik eskumara, Iker Uriarte, Jon Ercilla, Imanol Montiaga eta Unai De La Torre. Beheko lerroan Lander Abasolo, Aitor Lozano eta Xabier Muruaga. Zorionak! Asteburu hontan bazkari eder batekin ospatuko dute balentria. Hauek bai merezi! Beste 3 taldeak ere ez ziren esku hutsik geratu, eta jaietan "txoznako produktuetako sorta" bidez izan zuten saria. Halako sari potoloekin datorren urteko Gazte Olinpiadetan 4 kuadrilen ordez baietz 14!!!
Inoiz baino lehenago, inoiz baino hobeto.
Aurtengo gure jaietako pegata: ATERA L-A! Atera elea, atera berba, atera hitza!!!
Aurten jaietarako konpartsa sortu dugu. Horretarako, Deustuko aspaldiko baserri baten izena erabiltzea erabaki dugu: Errekaurti hain zuzen ere. Honako irudia eman diogu: Bestalde, Deustuko Jai Batzordearen egitarau oparoaren barruan, beste askoren artean, ondoko ekitaldietan parte hartuko dugu: OSTIRALA 7: arratsaldeko 20:00etan JAITSIERA. OSTIRALA 7: gaueko 22:00etan KONPARTSAKO ARGAZKIA eta gure DEKORAZIO BERRIAREN AURKEZPENA. LARUNBATA 8: goizeko 12:30etatik aurrera PAELLA lehiaketa. OSTEGUNA 13: arratsaldeko 19:30etan RUPER ORDORIKAren emanaldia SARRIKON. OSTIRALA 14: K...
Joan den urtean berriz martxan jarri genuen Berbalaguna egitasmoak 12 talde sortu ditu aurten Deustun. Esan beharra dago etengabe ari zaigula jendea hurbiltzen. Egun, 60 bat pertsona dabiltza taldeetan eta lau talde ezberdin argazkien bidez ekarri ditugu blogera. Deustuko Ikastolako gurasoen taldea. Ikastolako hiru gurasok eta beste lagun batek osatzen dute. Asteartero biltzen dira ikastolako atean. Taldekideak: Ramon, Bea, Cristina eta Rafa. Ostiral goizeko taldea. 10ak aldera hitzordua dute Lehendakari Agirreko kafetegi batean....
Deustuko Ihauterietako desfileko argazki hauetan ikusten dugunez, Txantxikun ez daude denbora galtzeko. Txantxiku-etxaldeko abere eta nekazari ugari ibili ziren Madariagatik barrena egun hartan, adardun kotxe eta guzti. Oraingoan ere ez dira geldirik egongo eta 30 gaztetxo eta begirale asteburu pasa doazkigu Zugastietara. Denok izan nahi dugu txantxikukume!
Otsailaren 27an, Uxue Alberdi bera etorriko da "aulki bat elurretan" bere liburuari buruz hitz egiteko. Solasaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da Deustuko gazte lokalean.
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.