BERBALAGUN TALDEAK DEUSTUN
Joan den urtean berriz martxan jarri genuen Berbalaguna egitasmoak 12 talde sortu ditu aurten Deustun. Esan beharra dago etengabe ari zaigula jendea hurbiltzen. Egun, 60 bat pertsona dabiltza taldeetan eta lau talde ezberdin argazkien bidez ekarri ditugu blogera.
Deustuko Ikastolako gurasoen taldea. Ikastolako hiru gurasok eta beste lagun batek osatzen dute. Asteartero biltzen dira ikastolako atean. Taldekideak: Ramon, Bea, Cristina eta Rafa.
Ostiral goizeko taldea. 10ak aldera hitzordua dute Lehendakari Agirreko kafetegi batean. Taldekideak: Veronica, Zuriñe, Natalia, Yamileth, Isabel eta Emilio.
Arratsaldetan biltzen dira talde gehienak. Adibidez behean ezkerrean asteazkenero biltzen direnak ditugu.18:30etatik 19:30etara solas bizian aritzearen perfila bete-betean ematen dute! Taldekideak honakoak: Jabi, Junkal, Joseba eta Olatz.
Astelehenetan aldiz, aurrekoen ordutegi berberarekin, beste taldetxo bat. Iaz hasi zen taldea eta aurten jarraipena eman diote, kide berriak bilduz. Espe, Iñaki, Jose Mari, Elena eta Graciela dira eskumako argazkian irribarretsu agertzen zaizkigun taldeko partaideak.
Argazkiak ikusita ez dugu zalantzarik Berbalagunak etorkizuna duela, bai Deustualdean bai Euskal Herri osoan. Hurbiltasunetik sarea egin eta euskararanzko bidea urratu, horra Berbalagunaren funtsa.
Iruzkinak
Txema 2008-02-19 09:00 #1

Deustuko Ikastolako gurasoen taldean edota astearteetan biltzen den beste taldetan ere sartzea gustatuko litzaidake. Zer egin beharko nuke horretarako?

Mila esker,

Txema

berbalaguna 2008-02-19 20:34 #2

Deitu gure lokalera (94-4471042) goizetan edo bidaliguzu eposta bat berbaizu@euskalnet.net helbidera eta zurekin jarriko gara harremanetan ahal bezain laister.

laura 2008-09-07 12:35 #3

aupa! euskaldun zahar bat naz..... duela gutxi bilbora bizitzera etorri nazlea, eta jende euskladuna ezagutzearren, pentsatu det, zuekin harremanetan jartzea.

Beraz, berbalahgun talderik badezue.... eta ondo badatorkit ordutegia, gustatuko litzaidake, taldeko beste partaide bat izatea.

zuen erantzunaren zain.

agur bero bat, laura

berbalaguna 2008-09-08 21:33 #4

Kaixo Laura!

Berbalagun talde batzuk martxan badaude ere, oraindik ez diogu ikasturteari hasiera eman. Hala ere jadanik badugu hutsuneren bat taldeetan, beraz deitu arratsalderen baten gure lokalera (94-4471042) eta zure ordutegiak eta abar hartuko dizkizugu.

Mila esker berbalagunean partehartzeagatik!

Utzi iruzkina: