Ostiral honetan, euskal giro ezin hobea izango dugu Müllerrenean. Gure berbalagunek, euskaraz abestiekin batera gozatzeko aukera paregabea izango dute, BERBARAOKEA!Kantatuz, dantzatuz eta 'lunch'-arekin tripa ondo betez, agurtuko dugu urtea!Beraz, badakizu, ANIMATU ETA ETORRI!


Abenduaren bigarrenean, ostirala, Sarrionandiaren testuen irakurtaldia egingo dugu Müllerrenean. Asmoa sinplea da: bakoitzak gustuko duen Sarriren obraren pasarte bat irakurtzea jende aurrean. Izan ahal da poesia, narrazio zati bat, gogoeta bat, ipuin laburra edo abesti letra bat. Zuk ere gurekin batera irakurtzera gonbidatu nahi zaitugu. Denok irakurle eta entzule izango baikara, danok literaturarekin gozatzen. Hitz ederren zaleon irakurtaldia konpartitu nahi baitug...


Aurtengo azarorako hainbat ekintza prestatu ditu "Deustura Udazkeneko Kultura" proiektuak, hainbat laguntzaileren artean Berbaizu Euskara Elkartea dugularik.Hamen uzten dizuegu azaroko programa!Animatu eta Gozatu!


Nahi duenak aski lasai eman dezake izena eta egitasmoan parte hartu, bai laguntzaile zein berbalagun moduan. Iraila osoa emango dugu izen ematearekin eta urrian hasiko gara mintzapraktikan!Eman izena deustualdekoberbalaguna@gmail.com helbideraedo bisitatu BLOGAinformazio gehiago HEMEN


Kaixo berbalagun!!Ikasturte berrian egitasmoa martxan da berriro ere. Momentuz antolaketa prozesuan gabiltza ta seguruenik talde berriak sortzeko hilabete hau emango dugu. Horretarako lokaletik pasa beharko zarete izen emate fitxa zuen datuekin betetzeko (Ramon y Cajal, 42 - Deustu).Bestetik, pasadan ikasturteko taldeak mantenduz gero, aski lasai hasi ahal zarie hitzorduak egiten baina mesedez eskatzen dizuet neuri abisatzea behin hasi eta gero.  Baten batek bere datuak eman ez baditu, pasa dadila lokaletik mesedez.Laister jakinaraziko ditugu ze ordutegi posible diren. Bitartean ondo i...


Bisitatu nahi? Sakatu helbide honetan: www.blogak.com/deustukoberbalaguna  


Apirilaren 27an, igandea, Deustuko berbalagunak mendira joango gara. Horretarako, goizeko 9:00etan elkartuko gara Deustuko Bidarteko metro irteeran. Elkarrekin Boluetara abiatu eta handik Malmasin eta Buiara, ondoren Bolintxura ailegatu eta Errekalden bukatzeko asmoz. Behin Errekalden, poteoa egingo dugu bertako tabernetan barrena. Animatzen zaretenontzat 9:00etan zuen zain egongo gara!!!


Joan den urtean berriz martxan jarri genuen Berbalaguna egitasmoak 12 talde sortu ditu aurten Deustun. Esan beharra dago etengabe ari zaigula jendea hurbiltzen. Egun, 60 bat pertsona dabiltza taldeetan eta lau talde ezberdin argazkien bidez ekarri ditugu blogera. Deustuko Ikastolako gurasoen taldea. Ikastolako hiru gurasok eta beste lagun batek osatzen dute. Asteartero biltzen dira ikastolako atean. Taldekideak: Ramon, Bea, Cristina eta Rafa.   Ostiral goizeko taldea. 10ak aldera hitzordua dute Lehendakari Agirreko kafetegi batean....


Azken iruzkinak