Deustualdeko Berbalaguna martxan berriro ere!

deustukoberbalaguna 1456131944501 Deustualdeko Berbalaguna | 2009-09-11 11:59

Kaixo berbalagun!!

Ikasturte berrian egitasmoa martxan da berriro ere.
Momentuz antolaketa prozesuan gabiltza ta seguruenik talde berriak sortzeko hilabete hau emango dugu. Horretarako lokaletik pasa beharko zarete izen emate fitxa zuen datuekin betetzeko (Ramon y Cajal, 42 - Deustu).

Bestetik, pasadan ikasturteko taldeak mantenduz gero, aski lasai hasi ahal zarie hitzorduak egiten baina mesedez eskatzen dizuet neuri abisatzea behin hasi eta gero.  Baten batek bere datuak eman ez baditu, pasa dadila lokaletik mesedez.

Laister jakinaraziko ditugu ze ordutegi posible diren. Bitartean ondo izan!




Utzi iruzkina: