Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Aurtengo SMS lehiaketan partaidetza handia egon da, 84 mezu inguru jaso ditugu! Gure gazteek, oraingoan ere, euren gaitasuna erakutsi digute mezu laburrak idazteko orduan, ZORIONAK guztiei! SMS lehiaketaren irabazleak:  1go SARIA: ANE LOPEZ MENDIZABAL DBH2, San Inazio BHI:   “san ezk, san ezan, byn san skraz” (Esan ezak, esan ezan, baian esan euskaraz) 2. SARIA: ALEM DURAN DBH1-F, Ibarrekolandako Institutua: “htz t ptz skrz htz gn, et man 5ekoa skri!” (hitz eta pitz euskaraz hitz egin, eta eman bostekoa euskarari!) 3. SARIA: LOREA MURILLO DBH4, Ibarrekolandako...


Aurten Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak (bertako hezkuntza zentro ia guztiak biltzen dituen koordinadora) berriz ere pegatina lehiaketa antolatu du Euskararen Egunari begira.  "Emon bostekoa euskarari" lemapean Ibarrekolanda Institutua, Deustuko Ikastola eta San Inazio Institutuko ume eta gazteek pegatina ereduak aurkeztu dituzte. Irabazlea Jon Ander Torres (Ibarrekolanda, 4.E) gaztea izan da, ZORIONAK! Pegatina bikaina egin duzu! Badakizu zure saria pegatina bera izango dela, eta ez hori bakarrik, Euskararen Egunean (abenduak 3) kal...


Pasadan urriak 24, ostirala, Deustuko Berbalagun aurkezpena izan genuen Matxintxu Euskaltegian. 20 bat lagun elkartu ginen, eta giro euskaldun eta polit batean ibili ginen. Eskerrik asko guztiei! Argazkian Miren Sanz, Berbalagun egitasmoaren azalpenak ematen: zer da berbalaguna, zertarako egiten da... Berbaizuren lokalean berbalagunak bapo jaten! Argazki guztiak: ">



Berbaizuren azken mintegian (urriaren 4an) lantaldeetako 20 kide inguruk aurtengo jardueren berri eman, elkartearen egoera aztertu eta etorkizun baten burutu ahal daitezkeen proposamenak trukatu zituzten. Larunbat goiza izan arren, parte hartze eta motibazio polita egon ziren. Ea urtean zehar fruituak ikusten ditugun!


Gotzon Garate: “Euskara ez bada beharrezkoa galdu egingo dugu”   Gotzon Garate Goihartzunek arrasto handia laga du ibili den leku guztietatik. 1968tik hona Deustua izan da bere habia, bertatik egin ditu euskal kulturarentzat eta euskararentzat bere ekarpenik garrantzitsuenak.     Argizaiola eman dizute Durangoko Azokan. Zelako esperientzia izan da? Alde batetik, ohore handia, benetan. Nire lanaren onarzea da, holako sari batek hori adierazten du, aintzakotzat hartzen direla nire ahaleginak euskararen alde. 34 liburu idatzi ditut euskaraz, Euskal Filologia sortu nuen, ...


Patinaje ikastaroak arrakastaz ekin dio bere bideari eta 10 lagunek hasi dute abendura arteko ikastaroa. Dena den beste bi lagunentzako lekua oraindik badago. Interesaturik badago gurera deitu besterik du. Gure erreportari grafikoek ekarritako argazki batzuk hementxe. Bertan ikasleak Zona Verde Patinaje elkartearen irakasleari adi-adi.


IRABAZLEA: Bergoi Urrutia SARIA: Berbaizu sudadera   2. SARIA: Amaia López. "Deustuko Argazkiak" liburua.3. SARIA: Arkaitz Letamendi. Prest! kamiseta bat.HONA LEHIAKETARA AURKEZTUTAKO ARGAZKI GUZTIAK: ">


2.005eko apirilaren 5a. Ramón y Cajal 42. Hainbat lagun lokalean daude solasean. Batek hasi du hizketaldia. - "Ikusi duzue Gotzonen mezua?" - "Ez, zer dio ba?" - "Entzun, honako hau dio: `Oso ondo ari zarete. Segi euskararen aldeko lan bikainean, Deustu euskaldunduko dugu! Zorionik beroenak Berbaizuri´" - "Ze majoa den gure Gotzon, zenbat gauza ibiliko ote ditu eskuartean eta hala ere guri mezuak bidaltzen." - "Horixe badela maitakorra. Ez da gutaz inoiz ahazten. Beti animoak ematen, beti babesa erakusten". - "Biba Gotzon, gure Ohorezko Lehendakaria!!!" - "Biba!!!" Gotzon Garate 2.003...


- PATINAJE IKASTAROA gaur hasiko da arratsaldeko 19:30tan Euskalduna Zubiaren azpian. - BLOG IKASTAROA gaur arratsaldeko 18:00retan Ibarrekolanda Institutuan. - IRAKURLEAREN TXOKOA: gaur arratsaldeko 20:00retan Iñigo Aranbarri "Zulo bat uretan" Bidarte Zentroan. - Deustu eta Erandioko Kantugintza taldeek kantuzale guztiei zuzendutako gonbitea luzatzen digute. Larunbat honetan, urriaren 11an, arratsaldeko 7etan Plaza Berriko Café Bilbaon. Bertatik, Txikiteroen Egunaren aitzakiaz, Kantukalejira hasiko dute Zazpi Kaleetan zehar. Ez da kororen bateko kide izan behar, ezta entsaiatu behar ere. A...