Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Bihar Deustuko Inauteriak hasiko dira, eta gure mozorroaren pista bat emateko, hemen doa eramango ditugun txapetako bat:                                       Gurekin mozorrotu nahi duenak, larunbat goizean lokaletik pasa eta  sobran dagoen pelukaren bat aurkituko du ziur! Egitaraua labur botata: - Ostiralean Sexu Gaua Ramon y Cajaleko tabernetan - Larunbata 12:00tan umeentzako tailerrak eta jokoak - ondoren, 13:00etan pote...


Jakingo duzue dagoeneko Bilboko Kafe Antzokiaren egoera zein den (hedabideen bidez jasoko zenuten horren berri seguruenez). Kafe Antzokiko kideak Bilboko Udaletxearekin aterabide bila ari dira egunotan baina momentuz ez dute erantzun baikorrik jaso.  Kafe Antzokia Martxan! adierazpenarekin bat egin dezazuen gonbidatzen zaituztegu.   Adierazpenarekin bat egiteko bide zuzenena webgunearen bidez egitea da, honako helbide hontan.  


Pasadan urtarrilak 28 Irakurlearen Txokoan Edorta Jimenez izan genuen gonbidatu bere "Ispiluaren Kalteak" liburuarekin. Hona hemen argazki batzuk. "


Urrian hasi genuen patinaje ikastaroa bukatu dugu. Baina gehiago nahi dugunez luzapen bat antolatzea baino zer hoberik. Hortaz bigarren ikastaro bat egingo dugu, hobekuntza maila edo deituko duguna eta astero ordubetez izango dena. Jadanik 6 pertsona daude izena emanda, eta 12 da topea, beraz arin ibili leku askorik ez da eta.   Noiz: astelehenero 7,30tan Non: Euskaldunako zubi azpian Nork: Zona Verde patinaje elkarteak emana Zenbat: 50 euro Iraupena: 3 hilabete Izena emateko: azken eguna otsailak 6   Leku nahikorik ez bada, lehentasuna lehen ikastaroan parte hartu dutenek eta b...


Datorren otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu eta Kantagintzatik deialdia egiten dugu Berbaizurekin batera. Kantaldia arratsaldeko 7etan hasiko da San pedro enparantzatik (kiosko ondotik). Nahi duenarentzat, datorren astelehenean, otsailak 2, entsaioa egongo dela arratsaldeko 8etan, Bidarteko lokaletan,Santa Agedako kantak ikasteko.



Gazte lokalak duen serigrafia tailerran ibili ziren gure Txantxiku umeak, pozik eta euren kamisetak pintatzen. Gazte Lokalari bisita egin eta gaztetxe batek zertarako balio duen eta zertan datzan azalpenak eman zizkieten Gazteko lagunek. Pankarta ere landu zuten, hemen argazkiak,  gustora ibili ziren bertan! Esker anitz Gazte Lokalari! Argazkiak:  


Bisitatu nahi? Sakatu helbide honetan: www.blogak.com/deustukoberbalaguna  


Nueva Gente - Lagun Berriak Deustun egindako aldizkaria da. Madariaga Etorbidean egindakoa. Deustuko hegoamerikarrek hegoamerikarrentzat (beste jatorri batzutako herritarrentzat ere, baina nagusiki eurentzat) egindako aldizkaria. Autonomi Erkidegoan 5.000 ale inguru banatzen dituena. Euskarari leiho bat ireki nahi dion aldizkaria. Orain dela hilabete batzuk elkartera hurbildu zitzaizkigun euskarazko edukiak sartu nahi zituztela esanez. Guk harria jaso eta euskararen inguruko jakingarriak bilduko lituzkeen fitxak sortzea proposatu genien: - alde batetik euskararen oinarri-oinarrizko eza...


2008ko abenduan KAr KAr gazte arloak berriro ere antolatu zuen talo tailerra. Pasadan urtearekin konparatuta jende gitxiago agertu bazen ere, arrakasta eta giro polita eman zen gazteen artean. Profesionalak bilakatzen hasiak gara! Esker mila Zanpa Zanpa Elkarteari! Talogintza 2008ko abenduaren 26a, argazkiak: