PATINAJE IKASTAROA berriz ere martxan!

Urrian hasi genuen patinaje ikastaroa bukatu dugu. Baina gehiago nahi dugunez luzapen bat antolatzea baino zer hoberik. Hortaz bigarren ikastaro bat egingo dugu, hobekuntza maila edo deituko duguna eta astero ordubetez izango dena. Jadanik 6 pertsona daude izena emanda, eta 12 da topea, beraz arin ibili leku askorik ez da eta.
 
Noiz: astelehenero 7,30tan
Non: Euskaldunako zubi azpian
Nork: Zona Verde patinaje elkarteak emana
Zenbat: 50 euro
Iraupena: 3 hilabete
Izena emateko: azken eguna otsailak 6
 
Leku nahikorik ez bada, lehentasuna lehen ikastaroan parte hartu dutenek eta berbaizuko bazkideek izango dute.
 


Utzi iruzkina: