NUEVA GENTE - LAGUN BERRIAK ALDIZKARIAREKIN ELKARLANA

3

Nueva Gente - Lagun Berriak Deustun egindako aldizkaria da. Madariaga Etorbidean egindakoa. Deustuko hegoamerikarrek hegoamerikarrentzat (beste jatorri batzutako herritarrentzat ere, baina nagusiki eurentzat) egindako aldizkaria. Autonomi Erkidegoan 5.000 ale inguru banatzen dituena. Euskarari leiho bat ireki nahi dion aldizkaria.

Orain dela hilabete batzuk elkartera hurbildu zitzaizkigun euskarazko edukiak sartu nahi zituztela esanez. Guk harria jaso eta euskararen inguruko jakingarriak bilduko lituzkeen fitxak sortzea proposatu genien:
 
- alde batetik euskararen oinarri-oinarrizko ezagutza zabaltzeko (kalean ibiltzeko eta erabiltzeko modukoak izango direnak jorratuz)

- beste aldetik, euskararen gaineko informazioa, topikoak, bildurrak.. lantzeko (irakurleek euskararekiko duten pertzepzioan eragiteko asmoz)






Abenduko zenbakian egin zuten fitxa sortaren aurkezpena eta urtarrilekoan irtengo du lehenengoak. Zenbakiak eta datak aurreko aldean, eta "Zertarako euskara?" galderari 10 erantzun atzekaldean. Bide berriak saiatu behar ditugula argi dago. Orain asmatzea tokatzen zaigu.

marmoka

marmoka 2009-01-16 11:42 #1

ideia ez da ona, oso ona baizik. primerako ekimena iruitzen zait. zubi horiek eraikitze aldera urrats politta. <br>zorionak<br>

txerra

txerra 2009-01-16 14:16 #2

Eta zergatik ez dituzue aldizkari horretarako egindako artikuluak webgunera igotzen? Ideia onak besteon eskura jartzearren ....<br>

Berbaizu

Berbaizu 2009-01-16 18:43 #3

Proposamen egokia zurea Txerra. "Teknolojia berrien lantaldearekin" kontsultatuko dugu sareratzeko biderik onena aukeratzeko. Beste inori lanik aurreztu ahal badiogu, primeran.<br>


Utzi iruzkina: