fitxa eskuratzeko sakatu HEMEN fitxa eskuratzeko sakatu HEMEN


Nueva Gente - Lagun Berriak aldizkariarekin dugun elkarlanarekin jarraituz, hona hemen abuztuko fitxak: Fitxa_ A Fitxa_B Bestalde, aldizkariak elkarrizketa egin zigun uda aurretik. Galderak bota eta gogoz erantzun genituen. Eta hauxe emaitza, grazioso xamarra, detaile xelebre eta guzti.Eskerrik asko gure Nueva Genteko lagunei!


2008ko irailean hasi ginen  Nueva Gente - Lagun Berriak aldizkariarekin harremanetan. Helburua aldizkariaren irakurlegoari (nagusiki gure artean bizi diren latinamerikarrak) euskararekiko hurbiltasuna jorratzea zela adostu eta lanari ekin genion. Euskararen minimo batzuk zabaldu eta aldi berean sentiberatu, bildurrak kendu, arrazoiak eman, gure hizkuntza urrun duenari hurbildu. Horretarako hilero Berbaizuk fitxa bat lantzea erabaki genuen.Lehenengo fitxa osoa martxoko zenbakian atera da, eta bertan datak, zenbakiak eta "¿Para qué sirve el euskara?" atalak landu ditugu. Hemen fitxa flic...


Nueva Gente - Lagun Berriak Deustun egindako aldizkaria da. Madariaga Etorbidean egindakoa. Deustuko hegoamerikarrek hegoamerikarrentzat (beste jatorri batzutako herritarrentzat ere, baina nagusiki eurentzat) egindako aldizkaria. Autonomi Erkidegoan 5.000 ale inguru banatzen dituena. Euskarari leiho bat ireki nahi dion aldizkaria. Orain dela hilabete batzuk elkartera hurbildu zitzaizkigun euskarazko edukiak sartu nahi zituztela esanez. Guk harria jaso eta euskararen inguruko jakingarriak bilduko lituzkeen fitxak sortzea proposatu genien: - alde batetik euskararen oinarri-oinarrizko eza...