Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Udari Deustu Arraun Taldeko Xabiri egindako elkarrizketarekin eman genion hasiera, eta  udari Deustu Arraun Taldearekin emango diogu bukaera. Bidezkoa hala egitea 8 bandera irabazi eta KAE 2 Ligako lehen postua eskuratu eta gero. Ez da makala lortutakoa, ez!!! Zorionak Tomatera!!!Hona Estropa.net-en azken garaipenaren kronika.Hemen Berbaizukide batek ateratako ARGAZKIAKEta hemen Santoñako azken estropadako ospakizunetako argazki parea. Hainbat estropadetako nahi beste argazki eskegi ditu taldeak bere web orrian. Bertan diotenez, antolakuntzak Kontxarako gonbidatu du taldea...


Ekainaren 20an irabazi zuen Deustuk klubaren historiako lehen bandera. Luancon ospatutako ARC2 Ligako lehen estropadan izan zen balentria. Hori dela eta, Xabier Diez Castro arraunlariarekin egon gara.   ·        Kaixo Xabier. Zelan jaso duzue larunbateko garaipena?     Espero al zenuten?   Ginda izan da guretzako. Ligan ahalik eta puntu gehien lortzea da gure aurtengo helburua, eta horretarako egunero egin dugu gogor lan neguan. Goian egoteko entrenatu dugu, baina ez, ez genuen espero irabazterik.   · ...


‘Deustuko argazkiak’ Txema Luzuriagaren lehen liburua izan zen. Bertan bildu zituen 1925. urte arteko Deustuko elizateko argazki zaharrak. Auzotarren artean izan zuen harrera bikaina dela eta, lau urtera agortu zen liburua. Orain, liburu-denden eskariz, berrargitaratu egin da. 100 aleko bigarren argitalpena da, txikia, baina “nahikoa” Txemaren esanetan. 15 euroan jarri da salgai, “orain bost urte bezala”. Garai latz hauetan, prezio berbera izatea “oso garrantzitsua” dela uste du Txemak. Nahi duenak Salinas, Guimera, Etxea, Maria Auxiliadora eta Deustuko liburudendan aurki dezake liburua.


Sustatun argitaratutako Asapalaren eta Berbaizuren iritzia:"Laugarren urtez antolatu da aurten Mintza Eguna, Gasteizen izan da hitzordua, ekainaren 6an. Euskal Herriko ehunaka Berbalagun, Mintzalagun, Solaskide eta Mintzakide batu dira Mintza Egunean. Izan ere, milaka dira Euskal Herri osoan Mintzapraktika programetan Deustu, Indautxu eta Mahatserriko parte hartzen duten lagunak. Bilbon bertan, badira zazpi urte martxan daudenen arteko lehen egitasmoa martxan jarri zela eta hirurehun lagunen bueltan ari dira egitasmoetan parte hartzen.Horregatik harritu gaitu Aste Santuaren bueltan hai...


Giro polita atzokoa Deustuko San Juan gauan. Umeak euren ikasturteko apunteak erre eta beste batzuk paperean idatzitako mezuak bota. Dantza, musika, tragu batzuk, lagunen arteko hizketaldi luzeak, barreak, kamiseta eta praka motzak, txankletak, txokolatada, txorixoa...udaren arima somatzen zen bart gauean. Arnasa eta atsedena hartzeko garaia.San Juan, juan, juan, juan, eta hurrengo urterarte ez da itzuliko!! Ondo pasa oporrak!ekainaren 23ko_ARGAZKIAK:- Txantxikuren tailerrak HEMEN- Ikurriñaren igoera Donepetri plazan HEMEN- San Juan sua HEMEN


Berbaizu pertsiana pintatu digu Lander gazteak pasadan asteko ostiralean. Urteak eman ditugu pertsiana pintatu bai, ez, bai, ez, bai... ta azkenean lortu dugu!!!Eskerrik asko artista!        


Martxoan ateratako 51. zenbakiko fitxaren ondoren, hona hemen Nueva Gente - Lagun Berriak aldizkariaren zenbaki berriko fitxa:


Musika jaialdia baino gehiago da. Festibal euskalduna eta herrikoia.EHZ Festibala 2009 - HeletaUztailak 3- 4- 5 Informazio gehiago HEMEN  Lagundu nahi? (partaidetza aktiboa)946215805 Gazteak_Topagunea


Arte Eder museo bisita gidatuatalde argazkia 2009.05.28


KAR KAR BIDEO AURKEZPENAEgin dezagun ondoUrtebete darama Kar Kar Gazte arloak lanean. Euskararekiko sentsibilizazioa barneratu nahian gazteen artean 2007an elkartu ginen lau lagun. Gazte moduan konturatu ginelako euskararekin bat egin dezakegula gure eguneroko bizitzan eta aisialdian. Badakigulako, gazte askok euskaraz egiteko aukera dutela, hizkuntza ezagutzen dutelako, baina zeozergatik ez dutela egiten euren artean. Beldurra ote? Lotsa? Bigarren hizkuntzatzat ikusten dutelako?... ez dakigu. Baina gu, kontzientzia hartu, eta orduan hasi ginen buruari bueltaka. Zergaitik ez sortu gazte tal...