Tomaterako Xabirekin Elkarrizketa

Ekainaren 20an irabazi zuen Deustuk klubaren historiako lehen bandera. Luancon ospatutako ARC2 Ligako lehen estropadan izan zen balentria. Hori dela eta, Xabier Diez Castro arraunlariarekin egon gara.

 

·        Kaixo Xabier. Zelan jaso duzue larunbateko garaipena?

     Espero al zenuten?

 

Ginda izan da guretzako. Ligan ahalik eta puntu gehien lortzea da gure aurtengo helburua, eta horretarako egunero egin dugu gogor lan neguan. Goian egoteko entrenatu dugu, baina ez, ez genuen espero irabazterik.

 

·        Aurreko urteekin konparatuta, zer egin duzue diferente garaipena eskuratzeko?

 

Gehiago entrenatu dugu, ordu gehiago eman ditugu. Bagenuen uda buruan baina asko kostatu zaigu, negua oso gogorra da.

 

·        Gehiago irabazteko asmorik?

 

Puntuetan gaude zentratuta. Banderak irabaztea bigarren mailako helburua da. Ohorea da, baina bigarren mailakoa.

 

·        Zein talde igotzen dira ARC 1 Ligara? Igotzeko helbururik?

 

Ligako lehenengoa igotzen da ARC 1era. Bigarren eta hirugarren taldeak play offa jokatuko dute. Helburua izango da “pomadan” ibiltzea, geurea ematea.

 

·        Zenbat entrenatzen duzue astean?

 

Astegunero, astean egun bat libratuta. Asteburutan ere entrenatzen dugu, normalean bi orduz.



(Tomatera garaipena ospatzen. Argazki gehiago Arraun Taldearen weban.)


·        Eta estropaden garaiak zenbat irautzen du?

 

Ekainak 20an hasi eta abuztuaren 30ean bukatzen da. Gero play offak datoz. Ondoren, irailetik urriaren erdira arte libratu egiten dugu.


·        Oraindik al da Deustu – Lutxana ala Deustuk bakarrik atera al du trainera berriz ere?

 

6-7 urte dela izan zen Deustu-Lutxana, gerora berriz atera dugu “Tomatera” geuk bakarrik. Hala ere, beteranoen trainera bada oraindik ere Deustu – Lutxana.

 

·        Deustuarrik joaten al da zuek animatzera?

 

Deustun ez dago afiziorik! Gurea harrobi kluba da, AThletika bezala, eta daukagunarekin aurrera egin behar dugu. Gure historiako lehen garaipen hau oso garrantzitsua da harrobia landu eta motibatzearen aldetik.

 

·        Ibaizabal Zikina egotearen inguruko “barrerik” entzun behar al duzue Deustutik kanpo?

 

Inoiz entzun izan ditugu, baina ibaia jadanik garbi dago eta gaur egun ez dira batere normalak.

 

·        Eta euskarak ba al du lekurik “Tomateran”? Entzuten al da?

 

Hitz solteren bat entzuten da, maniobraren bat egitean eta horrela (ziabogan adibidez batzutan). Entrenatzaileak ere etengabe esaten digu: “Inork ez du esan hau erraza izango denik!”

 

·        Zenbat kategoria ditu Deustu Arraun Taldeak?

 

Txikienetatik hasita, kategoria guztiak ditu, neskak barne.

 

·        Ikusten da etorkizunik gazteen artean? BAda nork hartu arrauna?

 

Badugu harrobia, baina itxaron egin behar da. Jubenil batzuk jada aritzen dira gurekin estropadetan, eta hori oso garrantzitsua da. Eurengan ilusioa pizteko balio handia du garaipenak.

 

·        Azken galdera Xabier. Helduko al da eguna Deustuko balkoiak Tomateraren banderolez josita ikusiko dituguna?

 

Deustu Athletik deitzen den egunean agian bai, bestela zaila, karkarrr… Badaezpada ere atera ditugu jadanik banderola eta zapiak, nahi duenak etxeko balkoia atondu dezan!

 

·        Mila esker eta ea bandera asko ikusten ditugun Deustuko Udaletik eskegita!

 

Mila esker Berbaizuri gutaz gogoratzeagatik!


Utzi iruzkina: